Zumaia (Gipuzkoa)

1946 ingurutik aurrera koroak dirua batzen zuen ospitalerako

1946 ingurutik aurrera koroak dirua batzen zuen ospitalerako <p>Kanturako ohitura handia zegoen Zumaian eta tabernetan asko kantatzen zen. 1946-47 inguruan koro handi bat bildu eta kantuan ateratzen ziren ospitalerako (zahar-etxerako) dirua batzeko. Hasierako urteetan Andazarrateko tuberkulosoen egoitzarako bildu zuten dirua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kanturako ohitura handia zegoen Zumaian eta tabernetan asko kantatzen zen. 1946-47 inguruan koro handi bat bildu eta kantuan ateratzen ziren ospitalerako (zahar-etxerako) dirua batzeko. Hasierako urteetan Andazarrateko tuberkulosoen egoitzarako bildu zuten dirua.

Transkripzioa

- Kantuak tabernetan. Ohitura ona zeon hemen Zumaian. Danak geo, bueno, gu baiño zaharrauak’e bai, gu txikiteuan hasi giñanen leheno danak txakoliña eaten zien hamen, geo hasi huan hamen txakoliña […] bihotzerria ematen zula, hau ematen zula, loguria ematen zula, ta dana galdu ta geo atzea berriz danak txakoliña. Orduan taberna danetan kantatzen huan. Bai, hori bai. Taberna danetan, ba, kantuan gabon zeak…
- Egunero.
- Eta geo bestia, hori ahaztu in zaiak gaiñea, tabernetan’e kantau iten huan. Geo koruak ertetzen zian, hori’re bai. Gabon-egunian koruak ertetzen zian. Geo hori ya berrogeita… bastente urte, berrogeita seian o ez zekiyat, zazpiyan, zea hasi zan, diru-batzen. Kantuan in, koro handi bat zeatu, eta geo itxietan dirua batzen, guk ospitala esaten ziou, zea, zahar-etxia. Zuluaga lehen esan deu, Zuluagak eta zeatu zien zea hori, zahar-etxien hori. Ta harako, ba, laguntza bat, dirua batzen. Eta tabernetan’e kantatu iten huan. Kuadrilletan, txikiteuan, ez?, ardua pixkat, beti’re hobia, badakik. Txapel-gorridxa o, kantuan ta…
- Eta korua zian ya, elizako korua o bestela, kuadrillak eta zian?
- En jeneal bai, eliza inguruan juntautakua, txistulaiakin ta zea, baiña bai, bai. A! Ta hasi gaiñea hor ez zuan in. Gaixki esan diat nik! Ospitala, ez! Lehenbizi hasi huan Andezarretan lau o bost… Andezarreta, Aiatik badakik…
- Bai.
- Iturrioz biria huan.
- Bai.
- Ta hor zuan zea, tuberkulosuen zea bat…
- Ospitala.
- Ospitala, bai. Geroa’re hor eon hitxuan pabelloiak. Diputazidxuak o jarrita zeola ta zea huala ta garai bateko badakik. […] igual eongo hitxuan. Eta harako laguntza ematen. Ta geo ya zeatu zanian, ya geo hasi hitxuan ospitalea eramaten. Bildutako dirua haiei laguntza o, bakik. Eta behar zunai’re bai, entenditzen? Behartsuak zianai o olidxua o azukria o hau… Caritasek hartu zian hori dana geo, Caritasek hartu zian, entenditzen? Bai. Ta kantuan’e geo, baita…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia