Zumaia (Gipuzkoa)

Pildumenen inguruko azalpenak

Pildumenen inguruko azalpenak Pildumenak gaur egun ere artisauei ikusten zaizkiela komentatzen dute. Pildumenaren inguruko azalpenak. Alberdineko pastelerian egiten zituzten pildumenak.
Pildumenak gaur egun ere artisauei ikusten zaizkiela komentatzen dute. Pildumenaren inguruko azalpenak. Alberdineko pastelerian egiten zituzten pildumenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, pildumen hori uan ikusten da ta igual ikusita eukiko dezu zuk, eskual lanak, hemengo kutxak eta, kutxak eta iten dia, ba? Eta bestiak, eske, nik izena…
- (Ramon) Argizaiola.
- (Ana Mari) Argizaiola.
- Argizaiolak eta inguruan…
- (Ana Mari) Huri da! Bueltaka hori da peldumena.
- Baiña zuek ez dezue ezautu hori?
- (Ana Mari) Ez, guk lurrian.
- Lurrian. Zuzenian pildmena.
- (Ana Mari) Bai, bai, bai, bai. Honela iten zan, oan´e igual salduko due, ez dakit, e! Honela ta tak!, ta geo tak, punta. Ta hura segun gastatzen zijuan bezela, juten zan eskatzen, dana bukatu arte.
- Eta erosi?
- (Ana Mari) Erosi dendetan. Gu […] Sorazunian, baiño Alberdinekuakin ta. Pasteleidxan.
- (Ramon) Bai. Leheno konfiteidxan, ez zan izaten pasteleidxan, […] konfiteidxan […], ta iten zituen kandelak eta pildumenak.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Nik Panplonan ikusi det denda bat oaindikan pildumenak saltzen dituenak.
- (Ana Mari) Bai, uain huri tipikua bezela dao, e. Tipikua bezela dao. Nik hamen ez det ikusi aspaldidxan. Igual eon laike.
- (Ramon) Nik hamen´e ez. Donostidxan ez det ikusten hori.
- (Ana Mari) Ez dakit. Nik ez det ikusi hemen.
- (Ramon) Geo, argizaiolak ere modernuak saltzen dittue denda horrela pixkat tipikuak. Ta han eoten da lotuta pildumena.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Baiño nun o nun iten dian.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia