Bardoze (Lapurdi)

Etxeko erleak

Etxeko erleak Erleak bazituzten etxean eta Jean arduratzen zen haietaz. Emaztea ziztatzen zutenean, kalte egiten zioten baina berari ez. Ezti asko batzen zuten eta argizaria ere bai. Etxearen aitzinean izaten zituzten. Eztia ogiarekin jaten zuten. Erleak ezin ziren saldu, eman egiten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erleak bazituzten etxean eta Jean arduratzen zen haietaz. Emaztea ziztatzen zutenean, kalte egiten zioten baina berari ez. Ezti asko batzen zuten eta argizaria ere bai. Etxearen aitzinean izaten zituzten. Eztia ogiarekin jaten zuten. Erleak ezin ziren saldu, eman egiten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta erleak bazenituzten? Erleak?
- Ba, ba, ba [...] e.
- Eta nor okupatzen zen erleetaz?
- Au, ni! Eta [...] oai [...] suñatü garbitia oaik ee, hiltzen beitzakote. Emaztiak ez zitian hürbil. [...] balin bazüten, heldu zen muzturte! Eta ni jüiten ahal nitian, bülüzik, ez zaute ddeus einen! Ukan ditiat /ukantiat/ berrogoita zun... bah, gehio ere ba, zerak... lehenaoko...ze...einak... nola erraten dakote eskuaraz... "avec des tires" einak... "des ruches anciennes, quoi". Ukan [...] bertza handia, berrogoita hamar pinta...atxiiten diena, ukana [...], sukalde hunen erdian betiak...
- Eztiarekin?
- Ba, eztiaekin.
- Eta egiten zen bertze zerbait? Erleekin eztia bakarrik egiten zen edo...?
- Eztia eta, edo... "la cire".
- Eta zertako ibiltzen zen hori zira?
- Bo e, kameretan ez zen "carrelage"aik oai bezala e. Ez zen kanb... ganberak edo sukaldiak edo denak, taula...kin, einak zien.. Emaztek han e... ur, urtu... urtu poxi bat, ta eman, edan eta... eta freta!
- Eta non atxikitzen ziren erleak? Etxetik urrun edo...?
- Bah, ez, ez, ez. Bo, hemen [...] batzu, pff... hogoita hamar metre, hor berien, etxe [...].
- Eta batzuek erraten dute norbait hiltzen zelarik etxe batean, zenbait tokitan e, joaten... joan behar zela erleei erratera. Hemen egiten da?
- Bo...
- Ez?
- [...] eundano entzun hori.
- Eta eztioi gero... eztia, zer egiten zenuten? Etxean atxiki, edo saldu, edo...?
- Ba, etxe, etxean atxiki.
- Eta nola, ba, hola-hola jaten zenuten? Ogiarekin edo esnearekin edo...?
- Ogiaekin. Ogiaekin, poxi bat. Poxi bat "cuillère", zopako "cuillère" bat, edo biga, eman azitan eta ogiaekin te! Ez zen gaixtua, ez debruia. Zeen erten zitena, hemen lehen erlia ekarri gindiena, ez zela erosi behar, ez zela pa... paatu behar diruz. Behar zela zeit eman. Zuk ekarten zinien erle bat, bee kofoiñaekin, eta guk eman gindakon, e... egür, egur, egurra, berotzeko egurra. [...] eta ez ziena sosik nahi diruik. [...]
- Eta zertako ba?
- Bo...!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia