Jean-Baptiste Vivier

Bardoze (Lapurdi) (1921-2015)

Biografia

Bardozeko Legarre auzoko Ipharragerrea etxean sortu zen Jean 1921.urtean, familia euskaldun batean. Gurasoak bardoztarrak zituen: aita Ibarburua etxekoa zen, eta ama Salako bordakoa, biak maizter seme-alabak. Bardozen aspaldi nahasi ziren euskaldun, gaskoi eta frantsesak. Txikitan, bere lehendabiziko bi auzoetako bat gaskoia zen, bertzea euskalduna. Apezek, ordea, frantsesez egiten zuten. Jean-Baptistek hiruak (euskara, gaskoia eta frantsesa) oso ongi menderatzen zituen. Laborantzatik bizi izan da Jean eta Bardoze ez du zerbitzu militarra egiteko baizik utzi. Hainbat urtez herriko kontseiluko kide izan zen. Bardozeko lehen auzapez ordea izan zen 1977tik 1983ra arte, Pierre Laborde auzapezaren lehen kargu denboran. Elkarrizketa egin genion garaian sortetxean bizi zen bere alaba eta bilobekin. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BDZ-001 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Laborantzako aldaketak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Auzoen arteko elkartasuna egunerokoan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Aita-amek gasna nola egiten zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Molde guztietako artoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Gaskoin hizkuntza Bardozen nagusi Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Euskararen galera Bardozen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Frantsesa, gaskoina eta euskara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Heriotzaren inguruko ohiturak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Ezkontzerakoan, maila soziala bereizgarri Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Gorriak eta zuriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Alemaniarren okupazioa Bardozen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Etxeetako eta dendetako jostunak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Etxeko erleak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Herriko bestak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Elizako abesbatzan kantuan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Alemaniarren behalekua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia