Bardoze (Lapurdi)

Alemaniarren okupazioa Bardozen

Alemaniarren okupazioa Bardozen <p>Alemaniarrak egon zirenekoa gogoan du. Bere lagun bat urte eta erdiz preso eduki zuten eta Alemaniara lanera eraman zuten. Jean etxeko ganberan ezkutatua egon zen. Harrapatu izan balute, etxeko denak hilko zituztela dio. Haiek agindutako abereak hil behar izaten zituzten. Pasadizo bat kontatzen du, Hazparnen bi lagun hil zituztenekoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alemaniarrak egon zirenekoa gogoan du. Bere lagun bat urte eta erdiz preso eduki zuten eta Alemaniara lanera eraman zuten. Jean etxeko ganberan ezkutatua egon zen. Harrapatu izan balute, etxeko denak hilko zituztela dio. Haiek agindutako abereak hil behar izaten zituzten. Pasadizo bat kontatzen du, Hazparnen bi lagun hil zituztenekoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta...gero... alemanak ere ezagutu dituzu alemanen denborak?
- Hem... eta untsa ezautu... erriten beinien oxtien... egun zaut, egun dela hemen mutiko ... mutil... mutil bat... laun bat, urte bat, bo urte bat eta erdi preso hemen. "La réquisition", "réquisition" [...] izan ginen ene... ene adinekoak, klasa [...] izan ginen eta launak ginen, auzo bat, hor. Ta Alemaniaat "passer le... le conseil de révision", ta hantik zunbeit urte... eunen bürien, "aller en Allemagne", Alemanian juan gindian... "obligatoire". Ta hua ez zen ideia joaiteko. Ein nian Espainian juanen gindela biak elgarrekin... Ba, bana ni, ene klasa, ez eundano galdeina izan, eta hua juan behar galdeina. Erran nakon: "Puta, "oui" [...] egonen niz gordetüik ene etxean, gordetüik egon beharkoik! "Ah diu vivant !". Jin zen, jina hunat eta urte bat et erdiz hor, hemen, ganberan egona duk preso e. Jatekoa [...] gindakon goiti.
- Ez joateko Alemaniara?
- Ez juaiteko Alemaniaat. Ez zen irri... irri eitekoik. Atxeman banute hor, etxekoak denek garbitzen ginduzten eta, edo Alemaniaat juiten. Ez zen irri eitekoik e.
- Eta zer egiten zuten hemen alemanak... alemanek?
- Pua, ddeus! Jan eta edan! Erriten bazuten errekizizionia ...erriten... erriten gindakoten behar zituztela /behartzuztela/ lau behi edo idi, hiltzeko, ah! Merak behar zien atzeman nunbait, lau edo bezaiñ [...] kamiunaekin kargateko lehen jin eta adio e! Ni Hazparnen banitien launak, bah... kusi, kusiaan, ene kusi baten launak. Joan, "le couvre-feu, huit heures, le soir", eta hek egun... egun zien ostatien zortzi oenak pasatiak. "Ah diu vivant !". [...] kanpoat aleman patruilla bat. Ein dakote keinüik gelditzeko, ez zuten etxeat juaiteko hantik eta borta hortaat! Lasterka abiatu, etxeat sartu nahiz. Biak garbitu zuzten han, garrikaan erdian.
- "Couvre-feu"a ez baitzuten errespetatu?
- Ah, ah... ez beiten, ez zen... oai erriten dute gazteria ez dela atxiiten ahal. E ni jin balite berriz ez [...] hek ez zin gatuik... gatuik, gatuik ez xakurrik e! Garrikan, dena garbi!
- Eta, izan... ez ziren nahasten hemengo jendeekin alemanak?
- "Dià, dià, dià, dià". Bah, bazen zunbeit... pff... emaztekin eiten zutenak. O... ootan bezala, hori bezala ere.
- Eta haurrak hola sortu izan dira hemen?
- "Des prostituées".
- Bai... Eta haurrak edo sortu izan dira hola? Alemanen haurrak, sortu izan dira, hemen?
- Bah... sortu izan ba... Hemen kanpaiñetan halere ez, terrible ez. Bana hiri hoietan eta izan ditu / izantu/ ba, bistan dena duk.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia