Bardoze

Lapurdi ekialdeko udalerria. Udalerri hauek ditu mugakide: Gixune, Ahurti, Hazparne, Bastida, Oragarre eta Bidaxune (Nafarroa Beherea) eta Hastinga (Landak, Okzitania). Nahiz eta udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza izan, XIX. menderarte Bardoze oso ezaguna zen bertan egiten ziren hilarriak zirela-eta. Udalerri honetako eremu ia osoan euskara izan da tokiko hizkuntza. "Xarnegu herrian" dagoenez, okzitaniera ere neurri apal batean presente dago: gaskoiera-hiztun bakanak batez ere Aturri ibaitik hurbil dauden auzoetan daude.

  • Hizlariak: 8
  • Zintak: 7
  • Pasarteak: 83
  • Transkribatutakoak: 62
  • Audioak: 1
  • Bideoak: 60

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia