Bardoze (Lapurdi)

Frantsesa, gaskoina eta euskara

Frantsesa, gaskoina eta euskara <p>Frantsesez eskolan ikasi zuen. Gaskoinak bertakoak ziren gehienak; euskaldunak kanpotik etorriak ziren gehiago. Katekesia frantsesez izaten zen, apaizak hala mintzatzen baitziren. Ez dago orain ia euskaldunik. Oraindik gaskoina mintzatzen dute batzuek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frantsesez eskolan ikasi zuen. Gaskoinak bertakoak ziren gehienak; euskaldunak kanpotik etorriak ziren gehiago. Katekesia frantsesez izaten zen, apaizak hala mintzatzen baitziren. Ez dago orain ia euskaldunik. Oraindik gaskoina mintzatzen dute batzuek.

Transkripzioa

- Gero, eskolan...frantsesez, non ikasi zenuen frantsesa zuk? Etxean, edo bertze... kanpoan?
- Eskolan.
- Eskolan.
- Etxeen anhitz eskuara mintzatzen zuten, eskuara, eskuara bezikan, ez nakien frantses hitz batee. Juan nizalaik, beharbaa zunbeit hitz, ama... eguna... eguna beitzen Parisen, hogoita hamar bat urte...
- Eta gaskoiak, hemen... hemengoak ziren, edo kanpotik etorriak?
- Bo, hemengoak... hemengoak. Gehientsiak. Eskualdunak [...] zien kanpotik jinak gehio. Kaskoina zen... hemengoa.
- Eta katiximara eta joaten zineten?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Eta juan behar beitzen.
- Eta han, nola? Frantsesez?
- Frantsesez.
- Apezak, apeza eta mezak eta dena frantsesez?
- Eiten, eitzen zuten ahal bezala!
- Eta gaskoiz egiten zuten?
- Ez... ez.
- Eta euskaraz?
- Behar [...]. Bo... eskuara noizian ba. Kateximan, bazian eskuaraz iten zutenak, apezak.
- Ba, bertzeenez, aspalditik hemen, euskaldun guti da orduan?
- Bai, bai, bai... oi... fini! Ezta... pfu... beste bat, beste kartier baten, [...] niz, atzo edo... ikusten zunbat gelditzen zen. Pff! Ez dia, segur niz ez diela hogoi eskualdun, Bardotzen orotan. Hori, pff, eskola, ikastola hoiekin... zunbaitek...balin ba... Bastidan bada medikü bat, haurrak igorri ditu /igorritu/ ... ikastolaa. Pff... ikasiko dute! Bana, hemen etxetan zero! Ezta gehio... ez duzu baño atxemanen eun e.
- Eta gero, gero... orain aldiz, gaskoia mintzatzen direnak badira gehien?
- Ba! Kaskoina bada oono. Mintzatzen dute oono. Aise segur ikasten da beharbaa ere... eskuara, hu, batee ez dienak, aita-amak, ez ez batee eskuaraik etxen [...] juan du. Ikasteko gio... Eskola hoietan ezta [...] ez? Umen...

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia