Bergara (Gipuzkoa)

Errementariaren lana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko tresnak egiten zituen. Lanabes hauek fabriketan egiten hasi zirenean galdu zen beraien ogibidea. Errementariaren lan-tresnak. Harri-ikatza erabiltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña lehelengo, errementari moduan ze eitten ziñuen?
- Lehelengo errementari moduan, ba, aria ta burdiñaria ta horrek dia, basarriko erreminttak; zorroztu, horrek zorroztu ta atxurrak zorroztu ta... Basarriko...
- Zuek ein, horrek... atxurrak eta, zeuek ein ez ziñuzten eitten, ez?
- Horrek Osintxun eitten zian. Bai. Gero hemen nik [ekin netsanian] ez. Osintxun eitten zian atxur hola... txiki batzuk eta. Baiña hori be galdu zan. Bai, ba... fabriketatik eta gero atxurra ba...
- Eta aizkoria eitten zan?
- Aizkoria eitten zan... Tiburziok eitten zaban aizkoria.
- Horixe ba, nik baten bati ikusitta...
- Eitten zaban, baiña harek be lehenao e, nere akorduan ez, ni baiño lehenaotik, ni horra etorri baiño lehenaotik. Gero galtzairutu ta bai eitten zittuan aizkorak, galtzairua ipini. Hori ta bai, baiña aizkorarik ez. Gero aizotza ta horrek, sasixa ebaitzeko ta horrek eta...
- Zela da sasixa ebaitzekua?
- Aizotza esaten gontsan guk, igitixan moduko bat, hola egur partikia sartu ta ebaitzeko, sasixak eta ebaitzeko.
- Ez naiz akordatzen hori zelakua zan. [...] Horrek eitten zittuan...?
- Horrek eitten giñuzen geuk be, baiña gero horreri laga in gontsan ya.
- Gehixen bat zorroztu-eta, orduan?
- Bai.
- Konpondu edo...
- Bai. Basarriko artikuluan gauza gitxi dao kontatzeko; aria ta burdiñaria ta goldia ta dia basarriko asuntuak; hortik fuera...
- Baiña goldak eta eitten ziñuen zuek?
- ...Oin bai, oin tratoriak eta, osea, diferentia da. Ez, baiña arregluak!
- Arregluak. [Goldiana-ta] ekarriko zeben eindda...
- Bai, eindda ekarri ta gero arreglua.
- Eta hortarako ya gero zeoze berezixa zeukazuen edo...? Junguria lehendik zeukazuen. Ez?
- Bai, bai, junguria bai, lehelengotik. Junguria ta maillukak ta porria ta... Gero suteixa ta... Lehen suteixa izeten zan hauspua, hauspo haundi bat. Gero azaldu zian bentiladorak, eskuakin erainddakuak. Gero elektrikuak...
- Zuek zela hasi ziñaten? Hauspuakin?
- Ez, ez. Osintxun bai, Osintxun hauspua zeuan, baiña ez. Bentiladora, lehelengo eskuakin ereittekua.
- Zelako bentiladoria zan? Zelan funzionatzen zeban horrek?
- Eskuakin ereindda, manilliakin. Bentiladora. Haizia. Gero elektrikua [...], motorrakin.
- Egur-ikatza-ta biharko ziñuezen, ez?
- Egur-ikatza. Eee... Egur-ikatza gitxi, harri-ikatza gehixao e, harri-ikatza bai.
- Nundik eruaten ziñuen hori?
- Hori, ba... karboneruai, guk bihar izeten giñuana. Gitxi gastatzen giñuan [hori]. Karboneruari.
- Gero zaukazuen suteixan onduan aska bat hola urakin, hozteko.
- Bai, urakin aska bat.
- [...]
- Tenazak beruari heltzeko ta, erreminttak bihar die errementeritzarako.
- Eta ze erremintta zien horrek?
- Tenazak.
- Tenazak... lehen esan dozu porri... zela esaten jatzuen?
- Porrikak edo... Porrikak, baiña harek ebaitzeko, diferentiak [die]. Barreri heltzeko-ta tenaza luziak, ta horrek, ba, izeten dia bariauak, segun zeri heldu bihar [dozun] .
- Tamaiño desberdiñak...
- Tamaiñokua bihar.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia