Soraluze (Gipuzkoa)

Pago-buruak ikatza egiteko

Pago-buruak ikatza egiteko Txondorra egiteko adarrak mozten zituzten. Pago-buruak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txondorra egiteko adarrak mozten zituzten. Pago-buruak.

Transkripzioa

- Normalian, ikatza eitteko ze eitten zan, adarrak moztu ala pagua osorik moztu?
- Ez, ez, adarra, adarra moztu. Bai. Adarra berriro etaratzen jok arboliak. Hik goixan mozten badok, berriro adarra etaratzen jok han. Hik hondotik botatzen badok, bai, hondotik botatzen badok, ba, materixaletarako. Haura gerrixaura, gerrixa esaten jakona aprobetxatzen dok; ta goiko adarrekin ta buruakin be bai iketza. Baiña pago-burua ta horrek pixkat peligrosuauak. Bueno, lan zakarraua hori. Zelan egurrak… Igual pago-buru […] hau mahaixau baiño haundixauak ipintzen dittuk han ta. Baiña harek [ez] danak juntatzerikan; erdixan igual geratzen jak han holakotxe huekua. Ta […] pixkat biguntzen jakozenian, han kurioso ez [bada ipintzen], behera juaten dok […]. Ta hurrengo, berriz, heu akordatzeke igual aurretikan ondo ipini dualaukuan ta han [gogor-una baten…] ta hurrengo haura pixkat biguntzen… jo-ta “grauk” eta behera,. Zatixa behera ta arreglaik haura. Atzera bete egur zatixekin ta tapaik haura lurrakin. De dios! Han ikusten zuan inpernua! Egun onak be bai asko ikazgiñan. Egurra preparauta… behin egurra preparau… egosten henbillenian, egunak. Bai. Hala be, adarrakin-ta hebillenian, goizian beittu bat ta eguardi inguruan ta berriro gaberako ipini ondo ta… Bai, goizian be… Ez, ba, laga ta ihes ein handikan, baiña… Ostian ondo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia