Bergara (Gipuzkoa)

Ingurua zelakoa zen; basoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sasoi batean inguruan haritza eta pagoa nagusi. Garoa. Otea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, holan, arbolak... ze arbola klase ta ze bedar klase dao hemen inguruan?
- Orduan euan hamen haritzak eta paguak.
- Oin baiño gehixao, ezta?
- Bai. Ta gero hor, ba, [eitten eben] garua. Orduan hamen basuko probetxua zan garua, garo-sailla. Garua. Garo[-barrixa jaten] eben igual udabarrixan ta urtetzeruzkuan ta buo...! Keja haundixa egoten zan. Orduan zan garua. Oin ez dau iñok be eruaten. Oin jentiak nahixao dau egarrixak egotia basuan. Piñuak jan ezian, ba, basua garbittu eitten da ta ez zan ikusten mendi honetan... bedarra gutxi ta arantzarik eta bapez e! Killarria. Killarria jaten dabe ardixak. Killarria badakizu zer dan? Killarria?
- Bai, bueno, entzunda badaukat, baiña ez dakit...
- Killarria jaten eben. Killarria da, ba, basuan egoten dana "brezno" edo... "Brezno" otia da, ezta?
- Otia da... "argoma" edo...
- "Argoma"... Bueno, "brezno" izango da. Killarria. Hori lora gorrixa etaratzen daben txiki hori. Hori jaten eben ardixak gehixena. Hori, ba, udabarrixan urtetzen otsan pujia ta sobratzen zana neguan be hantxe egoten zan. Ta ha beti jaten eben.
- Ta gero, holan, beste arbolak eta?
- Otia eruaten eben. Otia udabarrixan... puo! Gustora [eruaten eben]. Otiak etaratzen dau pujia udabarrixan ta gero eitten dau gaiñera, loria etaratzen dabenian, otiak loria hori-horixa etaratzen dau. Ta gero harek loriak etaratzen dittu bi leka edo hiru. Lekia eitten dau otiak. Ez dakizu? Babiak moduan lekia eitten dau. Harek eitten dau hazixa ta ona da. Ya da ["leguminosa"] esateko moduan, babian-ta moduan. Ha be dana batzen dabe. Harekin be ondo manejatzen zien, "traka, taka, taka" batu dana ta. Otia bera da... behin udazkena ezkero ezin leike [jan], gogortu eitten da, baiña udabarrixan pujia [ekarten] dau, puja txiki barri-barrixa. Ta gero, loria eitten dabenian, ba, hori. Harek lagatzen dabena, loria jaten dabe, baiña gero loria jaten ez dabena, ba, harek lekia ein eitten dau. Ta ha lekia jaten da. Ta ha hobia da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia