Bergara (Gipuzkoa)

Ardien jana; belarrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sekula-belarra. Soroan ereiten zen. Pagatxa toki batzuetan berez irteten da. Sasoi batean pagatxa-hazia saldu egiten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, bedar klasiak, sekula-bedarra ta?
- Sekula-bedarra ta, etxian bakarrik, basuan gutxi hori! Hori basuan ikusi be ez! [Esateko be ez da].
- Lehen gehixao egongo zan gaiñera oin baiño, ezta?
- Solotan?
- Bai.
- Bai, solotan danak! Etxe danetan. Gaur ez dakit Uberan egongo dan... Geuk daukau bakarrik ta Agarrabeñan dao. Ta beste etxetan, ez dakit [Markiegittan] egongo dan. Zuek badaukazue? Beste iñok ez dauka [Markiegin] be. Agarrabeñan badao ta gurian be bai, ta ostian Uberan Markiegin hortxe ezkutuan ez badao... Sekula-bedarrik ez dao. Sekula-bedarra ardixendako ez da ona.
- Erein eitten da hori?
- Bai, erein eitten da. Erein eitten da, bai. Hori be pagatxian moduan [ereitten] da. Pagatxia, pagatxia Bergaran urtetzen dau --ondio urtengo dau-- leku baten erein barik. Beti urtetzen dau han. Dao zerian, hemen [Moru-k badauka] Zubittatik gorako etxe hortan, hori mendiori da pagatxia urtetzen dabena. Berez urtetzen dau e! Jausten da hazixa ta ez da galtzen. Hurrengo urtian be igual. Igual erneko da setienbrian, hurrengo gabonetan igual erneko da, baiña ondio ez da galdu. Beti dabil ganaua ta... Lehenao faten zian hara kaleko andrak pagatxa-hazixa batzera, ta saldu eitten zan pagatxa-hazixa, danian ereitten zan ta. Ondio be galtzeke egongo da. Hori berez lurrak emoten dau. Lur fiñak dia horrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia