Bergara (Gipuzkoa)

Uberako azkenengo artzainak. Artzain-txakurren garrantzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Uberako azkenengo artzainak beraiek izan ziren. Ardiak basoa behar du. Txakurrak behar-beharrezkoak ardiak zaintzeko. Artzain-txakurrak.

Transkripzioa

- Zeu izan ziñen Uberako azkenengo pastoria?
- Bai, [Uberan geu] giñan bakarrik ardidunak orduan e! Geu bakar-bakarrik! Oin, gero guk laga gontsanian beste batzuk hasi zien. Agarrabeñan be ardixak egon zian, Ibargaiñen be bai, Olañetan be bai, Ergizarren be baeren... Azkenengo ardixak basuan, basuan ardixak [erabixenak] geu bakarrik. Horrek ez [da iguala], horrek etxe inguruan [danian] ardixak. Hori ez da... Ardixak basuan bihar dau. [Udan] danian ibilli deittiala mendixan, bestela lan asko etxe inguruan. Gu hamabost egunian ikusteke igual egoten giñan ardixak e!
- Hamabost egunian?
- Ikusteka! Zeoze pasatzen bajakuen, ya agertzen zian etxe aldera edo, larrittasuna, txakurrak edo... Txakurrak zian orduan be [persegidorerik] onenak. Txakurrak. Igual bi edo hiru txakur mendixan hanka einda, gosiak, edo zera ta ardixak deseitten dittue. Oin be eitten dittue [...] txakurrak. Hor be ein eben, ardi bat [juan ta] akabau mendixan. Eibarko txakurrak ziala edo... Txakurrik ezian ardixak ondo ibiltten dia bakutxa bere lekuan.
- Zenbat txakur ibiltzen ziñuezen orduan? Bi edo?
- Ardi-txakurrak [...]? Bat. Ta gu txikixak giñanian bat be ez gaiñera. Aittak geu [...] txakurra, akostunbrauta egotiarren ardixak txakurra ikusten. Txakurra, bat ikusten ez daben ardixa ba bildurtu eitten da beti. Ta horretxeaittik, ardi-txakurra [euki gendun].
- Zeuk erakutsittakua igual, ez?
- Bai, bai. Berak, erak ikasten dabe ardittan. Noberakin batera ikasten dabe e, ardixak... Guk txakurra [hartu] giñuan hor beheko solo barrenian, [Agarrengo] solora pasau ez deittien. Geu bazkaltzen. Geu etorri etxera, bazkaltzen. Ta txakurra "raka, raka, raka", alde batera ta bestera pasiuan. Ardixak zaindu "de conciencia" e! Besteko solora pasau ez deittien.
- Holakua bihar e!
- Bai, bai. Holako txakurrak [etxerako]. Ta ikasten dabe e! Ikasi eitten dabe formala danak! Beste batzuk, ba, ez; beste nagixak, ba, lo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia