Zumaia (Gipuzkoa)

Hildakoen inguruko ohiturak; errespontsuak; lutoa

Hildakoen inguruko ohiturak; errespontsuak; lutoa <p>Norbait hiltzean dirua ematen zitzaion familiari laguntza gisa. Diru hura elizako sepultura gainean jartzen zen trapu beltz baten gainean eta handik apaizari errespontsuak ematen zitzaizkion (3 txakur txiki bakoitzean). Peldumena eta kandelabroa jartzen ziren sepultura gainean. Emakumeak mantila beltzarekin joaten ziren. Lutoa sakratua zen eta 2-3 urte irauten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Norbait hiltzean dirua ematen zitzaion familiari laguntza gisa. Diru hura elizako sepultura gainean jartzen zen trapu beltz baten gainean eta handik apaizari errespontsuak ematen zitzaizkion (3 txakur txiki bakoitzean). Peldumena eta kandelabroa jartzen ziren sepultura gainean. Emakumeak mantila beltzarekin joaten ziren. Lutoa sakratua zen eta 2-3 urte irauten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Ana Mari) Eta orduan han jartzen zan trapu hura ta han dirua botatzen, dirua zer zakazun, diru hura han jartzen da, trapu hartan. Eta apaizak hasitzen zan hiru perro txiki, errespontsua. Hiru perro txiki ta taka!, hiru perro txiki, ta peldumena, hura. Eta geo meza nausita ta juten ziñanian, zeure sepulturan, peldumena hura jartzen zan.
- Eta piztu?
- (Ana Mari) Ta piztu. Trapo beltz batian.
- Eta zuen sepul… Zuek jarri ere, sepultura inguruan edo exeritzen zan?
- (Ramon) Bai. Bazekidxen nun zian, ze lekuak zian.
- (Ana Mari) Bai, bai, bai, bai. Nik badakit guria nun zan uaindikan ere.
- (Ramon) Eske, erditikan aurrea bankuak zian, banko luziak, gizonezkuenak. Baiño erditik atzea zian sillak.
- (Ana Mari) Sillak, emakumientzako sillak, sueltuak. Oain ere izango dia dendan batzuetan. O dendan ni berriz, elizan.
- (Ramon) Eta silla hoidxek moitu iten zian, ta gaiñea kobratu zeoze […] ibiltzen zian.
- (Ana Mari) Bai, hiru perro txiki sermoitan paatzen zian.
- (Ramon) Orduan, silla ta silla tartian lekua bazeon jartzeko horrek esan duna, zapi, trapo beltz bat, bere pildumenakin.
- (Ana Mari) Bere pildumenakin.
- (Ramon) Bestiak, kandelak ere […].
- (Ana Mari) Kandelak ere bai izaten zian. Bi kandela, kandelabruak, eta erdidxan peldumena hori izaten zan.
- (Ramon) Difuntua ta juten zian familikuak, alabak eo alarguna, alarguna ez, baiña familikuak, manteliñakin, danak beltz-beltz-beltz jantzita. Zuk ezautu dezu hori?
- (Ana Mari) Bai, bai, bai. Nere ama, bere, bere…
- (Ramon) […] lotzen zian…
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) … manteliñak zian puskak, ta iten zuen tunika bat bezela, beltz-beltz-beltz jantzitzen zian. Ta hantxen eoten zian eleizan zeakin, ez dakit zenbat denpoan…
- (Ana Mari) Bai, ez dakit, urte betian o izaten zan…
- (Ramon) Lutuan´e hiru urte o ze izaten zan?
- (Ana Mari) Bai, lutuan´e denboa asko. Bi urte behintzat beltzez.
- (Ramon) Bi urte, urte bete […], alibidxua.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Blusa zuri bat eo lazo bat eo…
- (Ana Mari) Bai, baiña bi urte pasata, e!
- (Ramon) Ta baten batek puskatzen bazun, alargun batek pixkat o, o dantzan ikusi zuela, eo, ez dakit ze in zuela, adios! Marmarrak eta… Lutua izaten zan fuertia.
- (Ana Mari) Muy sagrau, muy sagrau.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia