Irura (Gipuzkoa)

Prozesioa Ama Birjinaren jaietan

Prozesioa Ama Birjinaren jaietan <p>Ama Birjina arrosariokoaren egunean prozesioa egiten zen. Anekdota bat aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRU-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama Birjina arrosariokoaren egunean prozesioa egiten zen. Anekdota bat aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero espezialena izaten zan hurrungo igandia, amabirgiña errosaiyokua izaten zan. Amabirgiña errosaiyokua uain… uain eliza arreglatu in due ta kendu in due. Uain denak dendu ditue amabirgin guztik. Baiño hau, prozesiyua iten zan amabirgin harekin. Eta harek, gaiñea, emakume batek bi seme gerran ondo etortzeatikan, alarguna zan, ta bi seme gerratik ondo etortzeatikan soiñoko berriya in zion. Baiño beak bakarrik ezin zun pagatu, ta guk’e lagundu giñon, baiño bahintzat hoi ofrezittu zun. Ta geo soiñeko berriyakin ateatzen zan prozesiyuan. Baiño uain ze pasa da? Amabirgin egunekua izaten zan gonbidauk eta, zeatik San Migel, klaro, igual gehiyenian astian, eta etxetan gonbidau gutxi. Baiño igandia nola baizan amabirgiña errosaiyoko eguna, ta gonbidauk-eta ordun izaten zian. Eta... Baiño uain zer da? Kilometruak-o jarri due igande hortan ta akabo amabirgiña errosaiyokua! Uain kilometruak. Kilometruak o ze esaten die /esateiye/?
- Bai, bai.
- Bai, Kilometruak. Aurten, gaiñea, Iruran!
- A bai, e?
- Iruran tokatzen da /tokatzea/.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia