Oñati (Gipuzkoa)

Erregeak edo olentzeroa

Erregeak edo olentzeroa Gabonetako opariak laranja, mandarina edota pikuak izaten ziren. Diaboloa ere ekarri zioten urte baten. Bere ume denboran ez zegoen Olentzerorik; ikastolarekin batera etorri omen zen hori. Gabonetan neskatila-mutikoak jaiotza oinetako kutxa baten zeramatela, etxerik etxe Gabon kantak abesten joaten ziren, Gabon batzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gabonetako opariak laranja, mandarina edota pikuak izaten ziren. Diaboloa ere ekarri zioten urte baten. Bere ume denboran ez zegoen Olentzerorik; ikastolarekin batera etorri omen zen hori. Gabonetan neskatila-mutikoak jaiotza oinetako kutxa baten zeramatela, etxerik etxe Gabon kantak abesten joaten ziren, Gabon batzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen Gabonak esan dogu, eta orduan erregetan edo erregalorik-eta ...
- Bai, naranjak eta pikuak.
- A, bai e?
- Zapatia ifintten bazeben. Pikuak eta mandarinak be bai batzuetan.
- Hori izaten zan erregalua?
- Bai, bai, guretako horreitxek egoten ziren.
- Gauza horreik, mandarinak edo naranjak edo pikuak normalia ez zittuein eukitten?
- Ez, ez, ez.
- Bakarrik gabonetan?
- Gabonetan. Bueno, normalian ba noizian behin ekarten eben amak, mandarinak edo zeozer, baiña hori oin jaten doun moduan, egunero? Mandarinarik ez bada beste zeozer, orduan ez euen holakorik. Platerkada bat baba urdaixa eta txorixuakin.
- Orduan Erregien erregalua jatekua izaten zan.
- Bai, bai, ta leheningo hori leheningotan, ezta? Gero azkeningo akordaitten naiz azkenengo urte baten, ni horreik ‘diaboluak’ jakingo dozu zer diren, ezta? Ni haretxen inbirixan betik bai, haretxen inbirixan baiña ez nostain ekarten Erregiok eta azkenengo urte baten ekarri nostain horixe, diaboluori, gehixau ez daue ekarri. Ahaztu ziren!
- Ha izan zan azkena?
- Haxe izan zan azkena.
- Eta zuk Olentzerua noiz ezagutu dozu?
- Nik ez dot ezagutu Olentzerorik, nik askotan preguntaitten dot Olentzerua zer zer, nungua da ba? Gure denporakua ezta, e? Gu hiru Erregekin ibiltten giñan, Olentzerua geroko, hemen ikastolak hasi ziranian Olentzeron izena entzun zan.
- Frankok igual billurtuta mendixen euko eben.
- Ez dakit, igual horixe be. Baiña hemen ezta entzun be ez zan baiña itten! Entzunda be ez geontzen baiña Olentzero. Nik leheningo entzun nebenian, “Olentzero? Olentzero zer da Olentzero”. Ez, gure, nere denporakuak ez daue Olentzerorik ezagutu, gerokua da hori. Neri nok esan nostan? Hori Naparruan edo bazala, Naparruatik etorrittakua edo, izango dala-edo.
- Beste herri batzutan, Zarautzen eta ezagutzen zeben Olentzerua.
- Bai, e?
- Eta kantau itten zeben kantua, Olentzero, bai.
- Neuk ez dot ezagutu.
- Olentzaro esaten zeben.
- Olentzaro?
- Bai. Guk elkarrizketia egin gotzan gizon bateri koruan eta ibiltzen ziren eta harek Olentzeron kantua kantatzen zeben.
- Nunbaittetik etorrittakua bada hori. Jerardok uste dot esan nostala, hori Naparrua edo hor Naparrua edo zela esaten xako horri, Lapurdi eta horreik badira ba?
- Bestekaldian.
- Bai, horko zeren bat dala hori. Baiña horixe, Olentzero hori neretako barrixa izan zan.
- […] bazegoen ohiturarik oingo moduan kalera urtetzeko kantuan?
- Neskatilla-mutikuak ibiltten ziren, zapata kaja holako zer baten, ipiñi bai ooldixakin eta jaiotza, ta etxerik etxe kantau eta txakur haundixak batzen, mixerixia, neu be ibilitta nau neskatilla ninzanian.
- A, bai?
- Bai.
- Eta akordaitten zara ze kantatzen zan?
- Bai, oin asmauko nekien baiña...bai, bai.
- Zer ziran, euskal kantuak edo erdal kantuak?
- Bai, euskal kantuak kantaitten geben guk, euskeraz kantaitten geben. Zela zan be. “Gabon Gabonetan, Jesus jaio da eta, jo degun...” ez dakit zela zan kantua. Euskaldunak ziran kantuak, e? Euskerazko kantuak.
- Etxerik etxe ibiltzen ziñazian?
- Etxerik etxe ibiltten giñan.
- Eskian?
- Eskian. Gere zeori hartuta hiru lau neskatilla-mutiko.
- Hori da, ondiok be leku batzutan itten da, Gabon-batzeia.
- Gabon-batzeia, Gabon-batzen. Hori da.
- Arantzazun fan zan astian in euen.
- A, bai e?
- Eta ze emoten zetzuen etxietan?
- Ba xemikua edo, eta txakur haundixa be baitta. Eta bueno ba hareik kontau eta hareik partiu.
- Zeuen artian partiu.
- Bai, geure artian partiu.
- Gero itsulapikora?
- Bai, gastaittera ez behintzat, ama enteraitten zan ta. Gastaittera ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia