Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Peregrinazioak Urkiola eta Arantzazura

Peregrinazioak Urkiola eta Arantzazura <p>Inguruko auzoetako jaietara oinez joan behar izaten ziren. Peregrinazioak Urkiolara eta Arantzazura. Bedo&ntilde;ako jaiak. Mendiz mendi oinez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko auzoetako jaietara oinez joan behar izaten ziren. Peregrinazioak Urkiolara eta Arantzazura. Bedoñako jaiak. Mendiz mendi oinez.

Transkripzioa

-Orduan esaten dozu zuen auzotik Aretxabaletarako jokera gehixago?
-Atxabaletarako jokera gehixao Eskoritzarako baiño.
-Eta bestela jaiegunak, Bergarako Pazkuak... Beste jaiegunik inguruko herrixetan edo?
-Ez. Eske, klaro, orduen oiñez ibilli biher zauen. Orduen auzuetan eitten zien erromeixak. Auzuetan eta bai.
-Trenian lantzian behin inguruko herriren batera be ez?
-Trenian? Trenian faten bagintzen esaten dotsut Bergararaiño, Bergarara.
Gizona: Eibarrera be ez, Eibar urriñ euen.
-Keba!, keba! Eibar urriñ euen. Urriñ.
-Gehixenetan izango zien auzoko jaixak.
-Auzoko jaixak izeten zien, auzoko jaixak.
Gizona: Gero peregrinaziñuak Urkiolara ta.
-Hori da, Arantzazure... Urkiolara ta peregrinaziñuak eta horrek izaten zien. Eta Bedoñako jaixek. Oin Mondrauera pasauta dau. Lehenau denpora baten Atxabaletakua zan Bedoña, baiña oin Mondrauera pasauta dau. Eta Bedoñako jaixa Santa Eulalia. Hara be faten giñen, han tiue geukan eta. Faten giñen konbidau, eta hantxe itten geuen dantzan.
Gizona: Urkiolara be oiñez?
-Oiñez, klaro, oiñez. Mendiz mendi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia