Irura (Gipuzkoa)

Neskek prakak janztea bekatu

Neskek prakak janztea bekatu <p>Neskek ez zuten prakarik janzten. Bazen Iruran anaiaren prakak jantzita ibiltzen zen neska bat. Apaiza zetorrenean ezkutatu egiten zen. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRU-001-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskek ez zuten prakarik janzten. Bazen Iruran anaiaren prakak jantzita ibiltzen zen neska bat. Apaiza zetorrenean ezkutatu egiten zen.

Transkripzioa

- Neskak galtzaik-eta jazteik bazan?
- Ez.
- Ez, ezta?
- Keba. Bat zan hemen, oaindikan’e bizi da, gero harek pelotari-ta izan zan ta, eta neskak beti plazan jostatzen gu e, o kaniketan o hola, ta hua mutillakin galtzak, anaiyan galtzak, jantzita. Baiño apaiza nola bertan bizi baizan, esaten giñon “Badatorrela apaiza, Don Jose badatorrela”. Don Jose esaten giñon ordun apaizai, uain apaizai “zu” esaten diyou /esateiyou/ baiño. Eta “Don Jose badatorrela, Don Jose…”. Hoi zan apaiza zahar hua, nola esan dizuet?
- Bai.
- Hua zan. Ta korrika eliza atzea gordetzea juten zan.
- Galtzak jantzita ikusi ezkero kastigun bat, ezta?
- E… baiño… honbre…
- Errita igual.
- Errita o… nola esaten da, mari-mutilla zala ta… Eskolan’e esaten dizut /esateizut/ ba neskak alde batea ta mutillak bestea, maistra ta maixuba.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia