Bergara (Gipuzkoa)

Ikatzaren salmenta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikatza zakuka saltzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dozu zakuetan sartzen zenduela gero iketza, ezta? Zaku normalak zien?
- Bueno, orduen zakuek hogei bana kilo ingurukuek, ezta? Ta gero hasi zan, ba, orduen zakuka saltzen zan.
- Zakuko?
- Bai. Lehen esan dot ba hamar errielian ta gero hamaikara ixo ebala? Orduen zakuka. Ta gero hasi zan kiloka.
- Kiloka.
- Gero kiloka hasi zan. Pezetia kilua eitten hasi zanian, bueno, aberastuta genden. Berrogeta hamar, berrogei kilo inguruko zaku haundixa, ezta? ta berrogei pezeta. Bueno...!
- Eta zakuak beti honen modukuak. Narruzkorik eta holakorik ezautu dozu?
- Ez, ez, ez.
- Ez, ezta? Holakorik ez.
- Iketz-zakuek esaten jakon [...] horreri txiki horreri, iketz-zakuek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia