Oñati (Gipuzkoa)

Baserrietako karobiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen etxe guztietan egiten ziren karobiak. Urtean bi-hiru bider erretzen ziren karobiak. Karobi bat baino gehiago baserri bakoitzean. Lur desberdinak.

Transkripzioa

- Karia eitten ibili ziñanian, zenbat karobi ezagutu ziñuzen? Zenbat euazen zu ibiltzen ziñan tokixan?
- Karobixak zenbat eozen? Asko. Ene! Zeatik etxe danetan eitten zan karobixa ta. Oin, karobi bat erreten zan bi bider edo hiru bider igual urtian, zeatik batak eitten ebenian, bestiak igual eitten eben.
- Behin baiño gehixaotan bai urtian, e?
- Karobi hartan bertan, baten? Bai. Ta karobi bat baiño gehixao baserri baikotxian be bai, e! Karobi batekin geldiketia eskasa izeten zan. Badakitzu zeatik daon hori ta zeatik dan? Leku batzuetatik bestera lurrak die diferentiak. Hamen bertan dao, hemendik hasi eta Bixenia artian dao bustindurrak. Ta bustindurra da oso gogorra. Bustindurrak, gaur balitza makiñiakin, jo-ta apurtu ta [isten dittue...] ta ez da ezebe pasaitten, baiña lehenaoko erreminta [harekin] ta lehenaoko behitxuekin han ez euen inddarrik horreik hola txikiketako. Ezta? Ta bota bihar izaten xaten karia hori samurketako. Baiña karia ez zan hortako, samurketako, bakarrik; da, karia botaten xakon lekuan, zerak, karamarruak-edo guk esaten xau, insektuak hiltteko hobia. Karia gastaitten hasi zanetik hasi zien babak [huts eitten], eta baserri askotan ereitten euen babia, baba-gorrixa, eta [halako... hartzera zoianian], ostruak gorriketan xaten ta ez euen babarik hartzen! "Baiña zer da hau?" Karo, ezaun da, ze lurretan karia ez [dabe eitten]. Oseake, ba, zenbat karobi eozen? Behintzat bi etxetatik bat bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia