Oñati (Gipuzkoa)

Karearen erabilera soroetan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zenbatero botatzen zitzaion karea lurrari. Urtero-urtero. Zelan botatzen zen. Lurra lantzeko tresnak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta urtero edo bi urtetik behin ala noiz botatzen zan karia?
- Bota? Urtero. Bai, bai. Artuari edo [botatzen danian] urtero. Urte danetan.
- Eta zelan botatzen zan soluan?
- Hori, ba, guk sitsa nahasketan gontsan. Lehen esan douna, horrek, burdixa... sitsa [kargaitteko be] burdixa izaten zan, behixekin eruten zana, burdixan hondarrera botaten zan hola sits puska bat eta gero sartzen zan burdixa zerera, karia euan lekura eta handik edo paliakin edo [nahastiakin] handik hartu ta "ra!", "ra!" zeren gaiñera, burdixen gaiñera, sitsen gaiñera botatzen zan [haura]. Gero deskargaitteko denporan, gero hari be gaiñera botatzen xakon atzera sitsa, ezta? Gero deskargaitteko denporan bera nahasketan da. Zuk hemendik puska bat [kaskua hola husten dozu pillara] ta ha entreke deskargaitten da, entrekete berriz [nahasten hasten da] bera nahikua nahasketan da. Sitsakin batera, sitsak zurittu eitten dau, ba! Sitsari berari nola pegau eitten xakon ba...
- Berton...
- Ez dako halako nahasketa partikularrik, masia eitteko areia ta porlanen moduan nahastu biharrik-eta ez dau eukitten.
- Bota bertan ta...
- Sitsa lehelengo bota ta gero erdixan kare puska bat bota, [... baten edo], eta gaiñetik sitsa berriz eta hori deskargaitteko denporan nahikua nahasketan da. Atxurra edo [...] eta deskargaitten da soluan ta harekin deskargaitten da. Ondo [...] da.
- Zerekin deskargatzen da sitsa?
- Atxurrakin edo ittuatxurrakin. [...] ta harekin deskargau orduko...
- Atxurra baiño gehixao erabiltzen ziñuen...
- Bai, ittuatxurra.
- Zelan?
- Ittuatxurra. Hori ein orduko, ba, nahikua nahastuta jarten zan, karia ta sitsa. Beste partikularreko zerik, nahasketarik, ez xakon eitten.
- Eta lurra? Lurrian bertan zelan nahasten zan? Zerekin? Ze erabiltzen ziñuen?
- Sardiakin zabaldu eitten zien. Burdittik soluan eitten zien holako pilluak. E? Hola, ipiñi hor, ipiñi hor, hau be bai, hemen be bai... gero sisardia esaten da beste bat, harekin fan ta zabaldu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia