Bergara (Gipuzkoa)

Udazkena, urte-sasoi gogorra

Udazkena, urte-sasoi gogorra Baserriko bizimodua asko aldatu da. Udazkena urte-sasoi gogorra izaten zen: garoa, gaztainak batu; garia erein... Mugarte estuak eta lurreta egin behar. Baserriko tresnak. Lurrarekin lotutako esaldi indartsua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-176-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriko bizimodua asko aldatu da. Udazkena urte-sasoi gogorra izaten zen: garoa, gaztainak batu; garia erein... Mugarte estuak eta lurreta egin behar. Baserriko tresnak. Lurrarekin lotutako esaldi indartsua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urte saso´ honetan gaztaiñak batu, garue ekarri...
- Garixek eraittia... Udazkena lan askokua.
- Sagarra...
- Sagarra [be] bai, baiña garotan, ta gari eraittia. Ta honek nola dien aldapak eta muga-arte estuak, guk atxurrakin sopizartu eitten geiñuzen bedarrak batzuk. Harek batu pilletara ta gero burdiñariakin erein. Goldiakin bota ta lurra bajatzen zan ta...
- Zikiña otarriakin kendu...
- Zikiña otarriakin ein, ta lan asko udazkenian´e. Gero artorako, ba, pagatxia egoten zan, eta haura burdiñariakin ezin urratu ta goldatu. Lurra behera bajatzen zan, ta ez giñuan nahi izaten, baiña... Ta orduan lurretan. Artua eraitteko, ya lurretan negurik gehixena eitten giñuan. Lurrian ez da egongo lur asko nik bizkarrian ibili baekoik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia