Olagarrotan gauez egiten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Olagarrotan egiten zuten gehien. Gauez ibiltzen ziren. Barila luze bati trapu zuri bat puntan jarrita egiten zen olgarrotan. Karburoa erabiltzen zuten gauean argi egiteko. Olagarroek arrastoa uzten dute (amarren oskolak) eta haren arabera jakiten da non dagoen olagarroa eta non ez.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 31a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ZUM-008/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Olagarroa
Transkripzioa
- Eta nola iten zan, edo, olaarrotan? Nola iten zenuten?
- Joxe! Joxe! Karmen!
- (Karmen) Zer?
- Olaarro[-kakua] ekartzeko hortikan!
- (Joxe) E?
- Kaku ekartzeko olaarro harrapatzeko… Erakutsiko […]. Holako zea, barilla batekin.
- Gabian?
- Gabian argidxakin. Gabian kanpoa irergira ertetzen zian, gabian. Danak ez baiña askoek. Egunez ez, egunez barruan, harripian.
- Eta orduan, gabian, behin illunduta, hamendik harraldea jeitsi…
- Bai.
- …kakuakin eta… Hauxe!
- Habekin. Hola, haitzarteko zulun sartu, ta hauekin atea. Hamen’e, hamen’e, uain leku askotan zeakin in behar izaten die, kaiñabera luze bat, eo. Jana jarri o trapu zuridxa aurrian jarri. Harri haundidxak nola dia? Harri haun […] ta, hola jartzen dek eta, zuridxa ikusten eta jana dalakuan, engaiñatu iten diyek, kanpoa atea. Eta ordun, honekin zast! […] atea.
- Orduan trapuakin harrapatzen da?
- Bai. Hamen, zea, hamen, hamen danak gantxuakin. Nola haitza txikidxa dek, harri txikidxa, leuna…
- Bai, bai, bai. Eta orduan zein da olaarrotan ta iteko, jeitsi [parolakin] edo… Lehen nola iten zan?
- Gabian.
- Gabian jetsi…
- Kandillakin. Karburo-harridxa, harridxakin.
- Bai. A! Karburuakin!
- Bai. Karburu-potua, holakua.
- Hura bota.
- Hura gaiñian bota, ta behian harridxa. Ta harekin. Argi earra iten dik karburuak.
- Eta horrekin argitu…
- Bai. Oan, berriz, danak butanuakin ibiltzen dittuk!
- Bai.
- Karburua glditzen huan astuna.
- Karo!
- Harri pillua nik ibiltzen, holako pote haundidxa ibiltzen nin! Pote haundidxa! Pua! Ta ur pillua ta harri pillua’re bai barruan! Ta besua hil […]! Oaiñ’e butanokin, illoba guria hor ibiltzen dek eta hark butanokin, hola, ezer ez!
- Eta erreza al da?
- E?
- Olarruak eta harrapatzia erreza al da?
- Dakidxenak bai, ez dakidxenak zailla!
- Zuretzat erreza orduan?
- Neetzako bai! Majiña […] hemen utzi nik olagarrua holaxen. “Ta non?” “Ta hamen.” “Seguru?” “Ta seguru, bai.” Ta, da!, kanpoa.
- Eta nola dakizu nun daon ta nun ez daon?
- Antzematen, seiñalia. Askoek seiñalia lagatzen die!
- Haretan edo harritan, eo?
- Batzuek hondarra, beste batzuek harridxa igual, beste batzuek hamarran azala, ta. Hanbeste klase, ta! Ta hi jun, ta bate ez didxok antzik emango!
- Ez!
- Beste milla junda’re, igual-igual.
- Baiña, dakixanak…
- Bai, dakidxanak eakutsi in behar, ta! “Hamen ziok!” “[…]” ta, “Seiñalia” ta,, “Hori ez dezu /etzu/, ez ziok seiñalia”, ta handik ikasi geo!
- Eta orduan, hamarren azala eta oskolak eta lagatzen ditue?
- Bai! Danak ez baiña askoek.
- Eta orduan zulora jun…
- Ta ixkutatu zuluan. […] harridxan zuloa sartu.
- Eta kakuakin eta…
- Kaku… honekin atea. Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!