Olagarroa nola lehortzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Olagarroa fresko edo lehortuta jan zitekeen, baina asko harrapatzen zutenez lehortu ere egiten zuten. Nola lehortzen zen olagarroa. Normalean olagarroarekin zopa egiten zuten, baina patatarekin ere jaten zen gisatuaren antzera. Zumaian joera handia egon da olagarroak jateko eta baita Zarautzen ere.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 31a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZUM-008/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Olagarroa
Transkripzioa
- Eta gero, olarrua ta jateko ta, harrapatu ta sikatu iten zan, edo, edo freskotan jan, edo ze iten zan?
- […] guk freskotan ta sekatu’re bai, nola asko harrapatzen gendun...
- Karo.
- …sekatu asko.
- Sikatu asko.
- Bai.
- Ta sikatzeko zelan?
- E?
- Nola sekatzen da?
- Lehenbizi in behar dek usteltzen laga. Balde baten o jarri ta […]. Ta egualdi berua baldin bada, egun pare bat eo hola usteltzen behar izaten, eon behar izaten dik. Ta egualdi pixkat hotzo o hola baldin bada, igual lau bost egunian. Ta neguan berriz, hamabost egunian-ta ta. Negua bai dek hotza.
- Balde batian laga?
- Balde batian laga ta, usteldu arte laga in behar. Bestela gelditzen dek gogor oso. Bai.
- Eta gero sutondoan jarri?
- Geo, kañabera baten eo kaña baten, kañabera o burni tubo baten eo, txintxilik. Hor jartzen nin, ta han’e bai, hor gaiñian’e bai, han, soka jarrita. Barilla bat jarri ta han txintxilik burutik.
- Bai, bai, bai.
- Gero egun batzuetan bertan euki sikatzen.
- Nik beti jaso iten dit.
- Bai?
- Bai, illuntzian beti erretiratu. Bestela umerariakin tejo [botatzen] ziok. Ihintzakin ta, euridxa ta txarra izaten dek. Geo sekatu samar [zinian], hor jarri ta hor zaitu sekatzeko.
- Sukaldian.
- Sukalde epelakin. Epela nahi izaten dik horrek sekatzeko.
- A bai, e? Ondo sekatzeko.
- Baakik […] epela.
- Bai.
- Sekatzeko.
- Bai, ba! Eta gero, sikatu ta gero, jateko ta sopan edo? Nola jaten zan gehien?
- Guk gehidxena olaarru zopa!
- Zopa.
- Bai, askoek patatakiñ’e bai. Gixaua bezela, igual-igual.
- Gixaua.
- Bai. Holako pusketak.
- Txiki-txiki.
- [Bai, guaizakin] moztu ta jarri, ta.
- Eta egosi, patatekin egosi.
- Patatakiñ egosi, ta…
- Gozua izango da.
- Bai! Hamen kostan afan haundidxa dao olaarro zeakuak.
- Bai, ezta?
- Bai, ta horrea, Eibar aldea ta horrea, horrea geo, barroa, berriz, horrea ez.
- Ez!
- Hor ez […].
- Baiña esango nuke Zumaian inguruko herriyetan baiño gehio, ez? Getaixan-ta baiño gehio.
- Bai. Jaten Zaautza’re bai. Beno, baakik, Zaautzan jende, jendia asko ziok.
- Karo.
- Zenbat etortzen dek honea olaarro billa? “Olaarrua” ta, “Ez zakau” ta, “Jo, nola Pikoten ez dao olaarroik?”, ta. Bai. Zaautzan’e afan haundidxa die! Jateko, e!, harrapatzeko ez baiña… Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!