Zumaia (Gipuzkoa)

Itsasoa baserritik bertan

Itsasoa baserritik bertan Itsasoa baserritik bertan dute eta harraldera jaisten ziren arrantzara. Asko izaten zen lehen, baina galdu egin da. Olagarrotan egiten zuten gehien. Karburoa erabiltzen zuten argi egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasoa baserritik bertan dute eta harraldera jaisten ziren arrantzara. Asko izaten zen lehen, baina galdu egin da. Olagarrotan egiten zuten gehien. Karburoa erabiltzen zuten argi egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek basarritarrak zeate, baiña…
- Bai.
- …itsasua bertan.
- Berta. Hamentxe, berton-berton. Geo ikusiko dek!
- Bai. Bertatik, arraldea ta jeisteko, bertatik jaisten zeate?
- Bai, bertatikan. Bertatikan. Bai.
- Eta arrantza askoko tokiya zan?
- E?
- Arrantza asko bertan?
- Bai, bai. Nekora ta, zenbat huan leheno! Nekora bat jakingo dek zer dan? Zea, hamar, zea…
- Bai, hamar haundiya.
- Hoidxek, bai. Asko. Bai, galdu in degu ya asko. Kendu iten! Leheno zan otarra, hanbeste otar […] haidxek, barkuak botatzen dixkiye, ba? Hor bazter-bazterrea etorri ta otarra hemen, hor, danian. Ta galdu du!
- Galdu.
- Eta zuek gehien nekoratan edo olaarrotan, eo zertan?
- Olaarrotan. Olaarrotan ta gabian.
- Hamen Zumaian gaiñea bereziya zan, ez, olaarrotan eta?
- Olaarro-festa [oain].
- Jende guztiya ibiltzen zan, ez, olaarrotan?
- Bai. Oan’e asko. Oan galaazi nahidxen eo zeoze bazabiltzak.
- Bai?
- Bai. Zeoze bazabiltzak.
- Eta lehen ordun, hamen Zumaian eta, danak olaarrotan?
- Bai, asko, asko, kantidadian jendia.
- Txikitatik?
- E?
- Txikitatik?
- Txiki-txikitatik, umetatik hasita ni.
- Umetatik.
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia