Zumaia (Gipuzkoa)

Arrain txikiak ere harrapatzen ziren harraldean

Arrain txikiak ere harrapatzen ziren harraldean Trapu zuria jartzen zen barilaren puntan olagarroa harrapatzeko. Inguruetan olagarro klase bakarra dago. Inguruetan itsas-kabrak ere harrapatzen ziren. Gozoa izaten da, baina hezur askokoa. Gauez arrantzatzen zen hau ere. Arrain txikiak ere harrapatu izan ditu: lupiak, aingirak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Trapu zuria jartzen zen barilaren puntan olagarroa harrapatzeko. Inguruetan olagarro klase bakarra dago. Inguruetan itsas-kabrak ere harrapatzen ziren. Gozoa izaten da, baina hezur askokoa. Gauez arrantzatzen zen hau ere. Arrain txikiak ere harrapatu izan ditu: lupiak, aingirak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu batzuetan trapu zurixakin harrapatzen diala?
- Bai.
- Bertan, puntan, kakuan jarri ta…
- Bai, zea in, egur bat eo kaiñabera bat eo jarri haen muturrian, lotu-lotu fuerte-fuerte in, trapu zuridxa, janik ez dakana. Ona izaten dek olaarruan bere buruko gantza, tripan ateatzen dana, bea amarratu ondo, ondo amarratu in behar! Ta hura izaten dek ona.
- A, bai?
- Ertetzeko.
- Ertetzeko.
- Bai, baiña trapuakiñ’e bai [ibiltzen ditxuk]. Trapukiñ asko. Janik ez dakanak ipintzeko, trapua. Eta hamen olaarruak danak berdiñak dia, edo?
- Ez.
- Klase diferentiak dia?
- Klasia bai, danak klase bat. Oain, esan nahi nizun, batzuk txikidxak bestiak haundidxak.
- Baiña danak bat.
- Bai. Dana olaarro klase bat.
- Eta olaarruetaz aparte beste ze harrapatzen zan?
- Hamen…
- Nekorak edo, hamarrak o?
- Bai, itsas kabra o esaten dana.
- Itsas kabra’re bai?
- Bai, asko. Hamen askoek leheno. […]’re hezurra asko!
- Hezur asko, bai?
- Bai, hezur asko.
- Baiña gozua.
- Ona, bai. Gogorra ta.
- Eta horrek harrapatzeko gabian, horrek’e bai, gau-arrantza?
- Bai. [Haidxek …] harrapatzen zuan. Ez zekit non zun illobak! Honelako zea bat, holako, hau baiño… honeaiño luzerako holako… palo bat, ta hamen behian holako zea bat, barilla haundi bat. Hamengo soldiatu honela zeak, hanka batzuk, burni batzuek. Ta goitik behera, ta!, sartzeko.
- Ta!
- Bai.
- Eta gau-arrantza asko in dezu?
- Nik asko.
- Kabrak eta…
- Bai. Ta arrai txikidxak’e bai. Lupidxa ta, durdua ta, klase asko! Angirak eta…
- Eta bertan, arraldian?
- Arraldian, bai.
- A bai, e? Potzuetan eta geratzen zian?
- Bai.
- Eta nola harrapatzen zian hoiek?
- Zea horrekin, leheno esan deten holako, goitik behera sakauta.
- Baiña bertara jeitsi, arraldea jeitsi…
- Bai. Uretan ibilli, uretan…
- Ibilli eta…
- Bai.
- Hori’re parolakin.
- Bai.
- Karburuakin?
- Karburuakin.
- […]. Zenbat biaje!
- Bai?
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia