Zumaia (Gipuzkoa)

Lehen inguruak gari-soroz beteta

Lehen inguruak gari-soroz beteta Inguruko baserrien izenak. Gaur egun dena zelai dago, baina lehen garia zegoen denean. Auzolanean lan egiten zen sarri. Artoa eta babarruna ere asko egiten ziren. Lehengo aldean ganadu asko dago inguruko baserrietan orain. Baserrian lan ugari egoten da; baserriko bizimodu gogorra. Gaur egun aurrerapen gehiago, baina lanera jenderik ez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguruko baserrien izenak. Gaur egun dena zelai dago, baina lehen garia zegoen denean. Auzolanean lan egiten zen sarri. Artoa eta babarruna ere asko egiten ziren. Lehengo aldean ganadu asko dago inguruko baserrietan orain. Baserrian lan ugari egoten da; baserriko bizimodu gogorra. Gaur egun aurrerapen gehiago, baina lanera jenderik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela zuek, auzo honek nola daka izena?
- E?
- Izena, auzo honen izena zein da?
- Horrena?
- Auzua, bai. Zuen inguru guzti hau.
- Baserri hoidxek ditxuk [Andika] izena didxe bidxak. Goiko hura Santa Klara. Bai. Ta beste hura Saskarate.
- Saskarate.
- Hor beste… hamendik ez dezu /etzu/ ikusten, beste bi alkar onduan zabek. Agerre hoidxek.
- Agerre?
- Bai.
- Eta inguru guzti honetan beti horrela zelaiak eta belarra izan da edo lehen gariya ta…
- Garidxa ta leheno asko!
- Lehen dana garixa?
- Bai. Oain dana… dana zelaidxa oain!
- Eta noiz aldatu zan?
- Ba urte batzuk bai aldau zala.
- Eta lehen garixa.
- Garidxa, bai.
- Eta hamen garixa ondo hasten da, hamen itsasonduan?
- Bai.
- Bai, e?
- Guk’e gari pillua iten giñin urtian urtian. Gurian ta danian! Hamen itxe danetan, auzo danetan.
- Dana garixa.
- Garidxa bai.
- Eta gero, garidxa ta ebagi eta, ebakitzeko ta, jasotzeko ta, auzolanian.
- Bai. Auzotan. Auzuak elkarri lagunduta. Hik gaur han ta, gu bidxar honea ta horrea ta, bai. Ta artua ta’re bai.
- Artua’re bai?
- Artua ta, baba, babarruna o, asko iten [huan] hemen leheno. Bai.
- Uda partian garixa eta…
- Bai.
- …ta gero artua.
- Artua.
- Eta ardixak eta ganaua ta, hori ere izaten zan?
- Bai. Oain lehengo aldian ganau asko ziok hamen.
- Oain gehio.
- Asko, asko, gehio, asko galdu dek. Zelaidxak horreatik zebek uain, souak zelai inda. Jatekua asko behar, ta…
- Eta lehen, hamengo zelai guztixak eta, dana soluak.
- Danak ez, baiña asko bai.
- Garixa, ta…
- Bai.
- Garixak lan asko izango du, ez?
- Bai. Baserriko lan danak asko.
- Bai. Oain lehen baiño erredxo iten dek makinakin ta adelantua. Baiña lehengo aldian jende gutxi uain baserridxetan’e lanian.
- Bai. Hori aldatuko zan, ez?
- Bai. Baserrin gutxi pagatzen die ta!
- Bai.
- Oain, oain urte baiño merkio ziok haragidxa’re, guri paatzen [ziuk], baserritarrai. Tablan atea zak kontua zenbat, zenbat garestidxo [eongo dan]? Pentsua ta dana.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia