Beasain (Gipuzkoa)

Baserriko beheko sua

Baserriko beheko sua <p>Garai batean Gantzarainandi baserrian egon zen beheko sua nolakoa zen. Burdinak, txapa, eta abar. Taloak egiteko zer erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-029-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean Gantzarainandi baserrian egon zen beheko sua nolakoa zen. Burdinak, txapa, eta abar. Taloak egiteko zer erabiltzen zuten.

Transkripzioa

- Hori da, oseake, hemen bertan baserri honetan bazegoen beheko sua?
- Bai, bai.
- Eta nolakoa zen edo ze zegoen baztar aldean, erdian…?
- Lurren jartzen da eta burni bat izeten da. Bi izeten die. Bi bata bestekin unittu eta haren gaiñen zeatu ta azpitio txotx batzukin eo pizten dezu. Zeati burnie egoten da ta burni harren gaiñen beste alboti jartzen diozu, bi burni hain gaiñetio bestek, eta errez hartzen doe. Su hartzen doenen eo erretzen dienen aurreatu in behar prasana.
- Eta suaren inguruan egoten ziren egur batzuk edo zerbait?
- Bai.
- Horrelako kuadro antzeko bat egiten?
- Bai. Koadrokoa… Koadroko… burniik zien. [Hoik] ekarriko dittue seguro.
- Hiztuna 3: Ez, ez dao, burnirik ez dao.
- E?
- Hiztuna 3: Burnirik ez daola.
- Eta burni hain gaiñen jartzen zan egurre.
- Eta gero txaparen bat edo zegoen…
- Ez.
- … paretaren kontra edo…?
- A! Bai Atzekaldetio bazeuken. Zeatio paiten kontra bestela paeteak hartuko zon ta paetek ez hartzeko, ba, atzekaldetio metro erdin bateko kapea eamaten zon bee amonakin.
- Zerekin?
- Amona, amona dauke ataata txapek.
- A, bai, e? Oseake, marrazki edo…
- Bai.
- Bestela sukaldean zer gehigo egoten zen? Galdarea edo…?
- E?
- Beheko suan zer gehiago egoten zen?
- Bueno, kalderea ibiltzen gendun, ibiltzen gendun, kaldera haundi bat.
- Eta zintzilikatzeko?
- Zintzilika, ba, katea goiti, kate lori bat, ta bee gantxoa eamaten zon. Ta gantxo hartan sartu behar zendun pertzan, kalderen kirtena. Ta azpiti sue eitten zendun ta eosi eitten zien.
- Eta, bestela, lapikoa edo ipintzeko parrilla edo zer erabiltzen zen?
- Haik´e bagiñuzten…
- Hiztuna 3: Neskamea.
- E?
- Hiztuna 3: Ez al zan izaten neskamea?
- Neskamea izaten zan taloi-ta eusteko. Hemen ez gendun guk hoi ibiltzen, baiño ama zana gurek bai, talok eitteko. Talok jartzen ditzu neskameen kontra eta harro-harro-harro, puztu-puztu-puztu einda geatzen die, eak geatzen zien. Oain hemen talok eitten die, baiño ez da nik ezautu dean bezelako taloik ez da itten hemen. Ta hemen kanpotan einda ikusten dittut, baiño haik´e ez die gure amak eitten zittun bezelako talok. Zapal-zapal-zapalak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia