Arboladiko bonbardaketan hainbat hildako
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errotak itxita egon ziren. Castillo Elejabeitiara (Artea) ere joaten ziren errotara, gauez astoaz basorik baso. Hildako asko izan ziren Zeberioko arboladian bonben eraginez
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZEB-005/033
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Indababea bakarrik. Artoa eta ez, ez.
-Eta errotak? dendak itxita, eta errotak?
-Be bai, be bai. Gaubez, gaubez beranduen joanda, esaten oskun noz joan nori, ez dakizu? Ta bakotxari iminten otsien. Arratire be joaten gintzezan, Arratire, Castillo Elejabeitiara be bai. Han be euki gindun amistadea eta ba bueno, telefonorik ez egoan, baia gero ez dakit zelan arregletan gintzezan. Joan eiten gintzezan [...] eta ja etorri gaueko hamabietan edo holan halan, astoakaz, astoakaz. Basorik baso. Orduen bastante gogortxu egon zan. Ostantzean tiroa dekozu e? Hil ez euren hil. Hil in eituzen, parrokie baiño beheratxugoan egon zan, hementxe ontxe dauz parroke hemen, hortxe dau parrokie, hortxe arboladien hil eituzan bastante jentea, egon zalako bonbardeoa. Hor hil ituzen bastante jentea.
-A bai?
-Bai. Bastante alargunek parau zirean hemen Zeberion, bonbardeau ein aurien da.
-Baia zer, parrokia?
-Ez, parrokie ez. Parrokien egon zan, behe aldean, arboladie. Eta han arboladien ein audien destrozue.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!