Zeberio (Bizkaia)

Errazionamendua Zeberion

Errazionamendua Zeberion <p>Zeberion ez zen egon fronterik. Errazionamenduan lortzen ziren gauzak: azukrea, kafea eta ogi beltza. Herriko plazan banatzen zen. Dendak itxita egon ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zeberion ez zen egon fronterik. Errazionamenduan lortzen ziren gauzak: azukrea, kafea eta ogi beltza. Herriko plazan banatzen zen. Dendak itxita egon ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hemen, herrien egon zan bestekaldeko jendie? faxistarik edo...
-Bai. Ez, hemen lutxarik ez zan egon. Hemen baiño Ubidean edo hor egon zan lutxea. Batena ta bestena. Ubidea ixin zen, hurrean. Hemen Zeberion ez. Bata eskoiti ta bestea ezkerreti ez. Holan, Ubidean edo hor hainbaten. Bilbora sartukeran be bai. Bilbora sartukeran egon zan lutxa bat. Baina hemen ez, hemetik, hemetik ez.
-Baia diñot... herrien bertan jendie, jendea egotea bat...
-Ez, errazaiñotxue emoten oskun. Erraziñoa emoten oskun. Emoten oskun... da ogie baltza. Baia erraziñoan e? Eta gero azukre apurtxu bet eta kafe apurtxu bet eta... erraziñoan emoten oskun. Eta guk etxean eiten gindunez artoa eta ogie... Ostantzean etorten zan ogie baltza. Bueno, integral edo esaten dotsiena oin. Etorten zan.
-Eta hori, erraziñoana zer zan?
-Ixin zen origo apur bet, azukre apur bet eta kafe apur bet.
-Baia non hartzen zenduen edo...
-Plazan, plazan. Emoten auen gixon batek. Hareri ekarten otsen... “subasto” edo ez dakit zer esaten otsien, aginduten dauenak ekarten otsien honexen beste persona honexen beste gramo. Dendak zarratute egon zirean, dendatan ez egoan. “Subastos” edo esaten otsien, emoten otsien...
-Abastos?
-Abastos! A esan barik guk u! Abastosak.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia