Zeberio (Bizkaia)

Hiru meza Zeberion

Hiru meza Zeberion <p>Hiru abade zeuden lehen Zeberion, orain bakarra. Lehen auzoetan meza egoten zen, orain herrian bakarrik, domeketan. Bi meza egoten ziren parrokian. Urrun bizi ziren orduan. Orain, berriz, ondo-ondoan. Galtzu-sortari sua emanda etortzen ziren mezara ilunetan. Gizonek gutxi komulgatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru abade zeuden lehen Zeberion, orain bakarra. Lehen auzoetan meza egoten zen, orain herrian bakarrik, domeketan. Bi meza egoten ziren parrokian. Urrun bizi ziren orduan. Orain, berriz, ondo-ondoan. Galtzu-sortari sua emanda etortzen ziren mezara ilunetan. Gizonek gutxi komulgatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hemen, herriko abadea eta mantendu in zan edo hori kamniau ein zan?
-Lehen hiru abadea hemen egon zirean! Eta oin bat baiño ez dao. Hiru! Eta hiruntzat egon zan jana, hirurek mantenitan zirean. Eta oin bat baiño ez dao. Eta gero, ba bueno, lehen egoten zan ermitatan be mezea, eta oin ez dao plazan mezea, ez dao Santa Krutzen mezea, Uriondon be ez dao mezea. Horretan egoten zan mezea eta oin hementxe baiño ez dao mezea.
-Eta oin astean behin edo...
-Bai, bai. Lehen egun guztietan egoten zan mezea, ta oin... lehen zapatuetan be bai, baia oin domekan bakarrik.
-Ta lehengo mezak? Zelakoak izeten zien?
-Ba mezak mezak dire. Baia goxeko zazpiretan egoten zan lehelangoa eta gero beste bata hamarretan egoten zan, hemen parrokien, bi egoten zirean. Eta gero, Santa Krutze urrintxu dao ta ez dakit, bedratzietan hurrean. Uriondon ez dakit. Baia hirurek zabalduten ziren... abadeak, baia oin bat baiño ez dao.
-Goixien goixetik e?
-Bai, zazpiretan bai. [...] Bueno ta gu parrokiti urrintxu bizi gintzezan e? Oin parrokire etorri... Neuk esan neindun, bautizau hemen, ezkondu hemen, ta hilten hemen. Dana hemen.
-Eta goizeko zazpietan joaten ziñen mezara?
-Bai. Eta ni Ereñotzakoa naz da urrintxu dao. Bueno, gazteak [...] brinkeu eiten gindun orduen e? Galtzu pillagaz etorten gintzezan. Hori de pajea, galtzue ba zerena gariena, sue emonda goien [...] mezara, zazpietakora. Oin ez dakit zenbet meza dauen e? Ez dakit, bat badao eta bera ordu batetan.
-Eta ze eitten zenduen meza entzun eta gero armozau?
-Ez, gero etxera. Bai, armozetan etxera, bai.
-Baraurik?
-Bai, komuniñoa hartuteko bai, gure dauenak hartu, baraurik.
-Baiña gure deuenak hartu? Danok hartuko zenduen?
-Ez, danak ez ziran kumulgetan orduen be. Ez, danak ez, danak ez ziran komulgetan.
-Ez?
-Ez. Gitxi komulgetan zan. Gixonezkoak, lotsa edo, ez zan joaten aurrera komulgetan. Henbrak bakarrik. Gixona ez, gixonak ez. Nik ez nindun ikusten neuk e?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia