Zarautz (Gipuzkoa)

Eskolara baserriko lanik ez zenean

Eskolara baserriko lanik ez zenean <p>Gerra-aurretik hasi zen eskolan. Gerra garaian irakasleak joan egin ziren eta irakasle madrildarrak etorri ziren gero. Baserrian lanik ez zegoenean bakarrik joaten zen.12 urterekin gau-eskolan hasi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra-aurretik hasi zen eskolan. Gerra garaian irakasleak joan egin ziren eta irakasle madrildarrak etorri ziren gero. Baserrian lanik ez zegoenean bakarrik joaten zen.12 urterekin gau-eskolan hasi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurretik hasi, en el año 36, eta gero gerra etorri zan, maixuak alde ein zuen, eta hillabete batzutan, ba, dalako zea hua pasa eta gero horratikan e, maixuik nola ez zeon, neska gazte batzuk, madrileñuak, udara pasatzera etorri zianak, zean zeudenak, oain Hotel Zarauz dan hortan [zeuden batzuk], 2 ahizpa, berrogeita lau-bost mutil koskorrentzako. Batzutan etortzen nitzan, itxian, basarriyan zeaik ez bazan eta hola. Baiña gutxi, gutxi. Tonto xamarra izan´e bai. Eta geo hamar urterako geatu. Aita hil. Bi anaia zaharrak soldadu. Hamasei urteko mutil koskorra, [...] eta ni etxian amakin. Geora, hamaika urte iteko, komuniyo haundiya esaten zana, "comunión solemne". Ordurako etxian neon, geatuta. Hau zala, hori zala eta maixuakin zea izan zala eta [...] eta anaiak: "Ondo ziok, hi, [pixkat badakik]". Hark´e launa ber, bakarrikabn zeon bestela eta, [etxian geatuta]. Ta geo in nuna zan, hamalau urteako hasi nitzan gau-eskola etortzen. Ez, hamabi urtekin hasi nitzan gau-eskola etortzen. Frailletan urte batzutan, ta gauez ematen zan eskola ordun, basarrikontzako eta bertako batzuntzat´e bai Illuntzian neguan izaten zan lau bat hillabetian-edo gau-eskola, eta horrea etortzen nitzan. Urte batzutan frai Bitorrekin ibili nitzan; beste batzutan zeakin´e bai: Sorasu, maixu kojua zan, profesionala, baiña hanketatik-eta gaizki geratu zan. Ta bestia [...] Xan Pierren alaba batekin, [...]. Hogei urtea arte neguan, eta hiru bat hillabetian edo eunian ordubete, ordu ta erdi edo hola. Eta eskerrak horrei ba ….
- Horra jun aurretikan eskribitzen eta irakurtzen jakingo zendun.
- Bai, ordurako lau zeak... lau operaziyuak, nola esaten da /esatea/? “las 4 reglas” edo. Ba horreaiño aillatzen nitzan, aillatzen nitzan.
- Eta hori ikasi zendun hain gutxitan junda?
- Bai, askotan ez nitzan jun; askotan ez nitzan jun.
- Orduan, tontua ez; azkarra behar zendun.
- Esatia ez da errexa. Señorita batek oso estimatua nindun, oso estimatua nindun, bai. Hori esan bihar da.

Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia