Behe Urumearen Memoria Historikoa

Asier Agirresarobe eta Josu Tellabide ikerlariek hainbat elkarrizketa burutu zituzten 2013 eta 2014 urteetan zehar, bideoan zein audioan, Behe Urumea ibarraren memoria historikoa jasotzeko asmoz. Hala, Donostiako Loiola auzotik hasita Martutenerainoko lekuko ugariri garai bateko bizimodua erakusten duten testigantza jaso zien. Hainbat izan dira elkarrizketa horietan jorratutako gaiak: erriberetako nekazaritza eta azokako salmenta; errioko bizitza, arrantza eta istorioak; sagardogintza eta upelgintza; Urumeako latsariak; hondar-biltzaileak eta gabarrariak; harrobiak; Martuteneko txaletak eta Urumeako tranbia… Ondare ukiezinarekin batera, lan-talde zabalgo batek Behe Urumea ibarreko kultura-ondarea ere aztertu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaz burutu den “Urumeako arroaren kultura-paisaia. I. fasea” azterlanaren barnean.

Zintak

KodeaDataHizlariak
DON-158 2013 Aiestaran Oiartzabal, Xanti
DON-159 2013 Zabalegi Irizar, Jose Manuel
DON-160 2013 Erdozia Iribarren, Benito
DON-161 2013 Arruabarrena Zerain, Pilar Audioaren ikonoa
DON-162 2013 Gonzalez Galarraga, Koruko
DON-163 2013 Etxarri Ansa, Pepita Audioaren ikonoa
DON-164 2013 Lopetegi Etxeberria, Ximon
DON-165 2014 Otaegi Elizegi, Martin
DON-166 2014 Asteasuainzarra, Agustin
DON-167 2014 Urkizu Lazkano, Anttoni
DON-179 2013 Atorrasagasti Gartziarena, Bixente
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia