Anttoni Urkizu Lazkano
Donostia (Gipuzkoa) (1945)
Biografia
Beizamatik Urkizutar lau anaia etorri ziren Ubara, gerraostean, 1940-41ean, frankistek Altza Donostiari anexionatu berritan. Horietan gazteena zen Anttoniren aita, Migel, xesto egilea. Otxoki baserriko Josefa Lazkanorekin ezkondu, eta bidearen beste ertzean, Ubagoian, jarri ziren bizitzen. Han jaio zen Anttoni, hiru ahizpetan erdikoa, 1945ean. 1970ean Ubagoiatik ezkonduz geroztik bizileku izan duen Lasarteko Etxetxo baserrira alde egin bazuen ere, Anttonik ondo gogoan ditu oraindik bere jaiotetxe eta gazte denborako kontuak: Ubako bi baserriak, saskigintza, alde egin aurreko urteak, Ubako Lo Onaren Ama Birjina...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-167 | 2014 | Behe Urumearen Memoria Historikoa | Asier Agirresarobe - Josu Tellabide Azkolain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?