Ximon Lopetegi Etxeberria
Donostia (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Loiolako goiko erriberetan, errio ertzean zegoen Kristobaldegi baserrian jaio zen, 1940an. Etxetik gertu, Goikoenea eta Kristobaldegi artean, garai batean baserriarenak ziren lurretan moja komentua izango zena eraiki zuten, 1860. urtean. Ondorioz, askoz ere eraikin handiagoa izanik, Kristobaldegitxiki izenez ezagutzen zuten baserria. Baratze eta azokara joaten ziren garaietatik hasita, 1950eko hamarkadan baserriaren lurretan Aita Abartzuzaren ekimenez eraiki zituzten Arantzazuko auzunea nola lehenengo industria pabiloien berri eman zigun, baita Txomineneko auzunearen eta Anisenean Donostiako hoteletako maindireak garbitzen zituzten emakume haien berri ere. 1973an eraitsi zuten Kristobaldegi baserria, baina ordurako errioz bestaldean etxe berria eraikia zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-164 | 2013 | Behe Urumearen Memoria Historikoa | Asier Agirresarobe - Josu Tellabide Azkolain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?