Martin Otaegi Elizegi
Donostia (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Larraulen jaioa. 20 urte bete berritan Larrauldik Donostiako Loiolako kuarteletara soldadu etorri, eta soldadutza amaitzean inguruan geratu zen. Torroazar baserrira joan zen morroi, baina berehala nagusiarekin batera ondoko Balerdienera pasa ziren. Morrontzan zortzi urte eginda zituela, andregaia aurkitu, eta 1955ean Aienas baserrira esposatu zen. Emaztea Felipa Kortadi zuen, etxeko hiru ahizpetatik ezkondu zen bakarra. Baserriko bizimodua azaltzeaz gain, bera etorri zenean ezagutu zituen etxea, lursailak eta ingurua nolakoak ziren azaldu zizkigun. Horretaz gain, Larraul eta Donostialdeko baserritarren bizimodua alderatu zituen, azken horiek gehiago lantzen baitzuten baratzea, Donostiara jaitsi eta merkatuak hornitu ahal izateko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-165 | 2014 | Behe Urumearen Memoria Historikoa | Asier Agirresarobe - Josu Tellabide Azkolain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?