Bixente Atorrasagasti Gartziarena

Donostia (Gipuzkoa) (1947)

Biografia

Feria egun batean bi baserritarren artean sortutako adiskidetasuna tarteko etorri omen zen XIX. mendearen hondarrean Bixenteren aitona, Antonio Atorrasagasti, Sorabillako Lakaetxe baserritik Martuteneko Larrañategira lanera. Handik urteetara etxeko alaba Apolinar Zamorarekin ezkondu zen; Agirretolare baserrian bizitzen jarri, eta laster etxea erosi ahal izan zuten. Ordurako sagardogintzarekin lotutako baserriaren garairik oparoenak amaituak izango baziren ere, ez da harritzekoa gerora ogibidea bilakatuko zen upelgintza eta, oro har, arotzeria nola-hala ikasi izana. Hiru semeek eman zioten segida lanbideari, baita Antonioren biloba Bixente Atorrasagastik ere. Lanbide horretan aritu zen harik eta 32 urte bete zituen arte. Orduan arotzeria utzi eta eraikuntzan jardun zuen, erretreta hartu arte. Halere, upelak nola egin eta berritzen zituzten ez zaiola ahaztu erakutsi zigun. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-179 2013 Behe Urumearen Memoria Historikoa

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sagardogintzarekin lotutako zurgin jatorria Audioaren ikonoa
2 Egindako kupelik handiena Audioaren ikonoa
3 Dolareak eta arotz-lanak Audioaren ikonoa
4 Karrota-barrikak Audioaren ikonoa
5 Errekaldeko dolarearen muntaiaren azalpenak Audioaren ikonoa
6 Geometria ezinbestekoa kupelgintzan Audioaren ikonoa
7 Kupelaren muntaketarako uztaiak egitea Audioaren ikonoa
8 Kupelaren azken lanak: zepilatzea, kanala eta hondoa. Audioaren ikonoa
9 Kupelen adabegiak estaltzeko gantza prestatzea Audioaren ikonoa
10 Kupelaren leihoa eta zuloak Audioaren ikonoa
11 Kupelaren eta tinoaren arteko aldeak Audioaren ikonoa
12 Gipuzkoako karreko-barrikarik handiena Audioaren ikonoa
13 Karroak, eskorgak eta ikuz-oholak Audioaren ikonoa
14 Arotz-lanak sagardotegi gehienetan Audioaren ikonoa
15 Ordainketak eta kobrantzak Audioaren ikonoa
16 Txiskua Audioaren ikonoa
17 Inguruko bi errekak Audioaren ikonoa
18 1953ko uholdearen testigantza Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia