Xanti Aiestaran Oiartzabal
Donostia (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Donostiako Martutene auzoko Goiatz Erribera baserri ederrean jaio zen 1932an. Baserria erriberako lur emankorren erdian egonik, txikitatik aritu zen baserriko lanean, baratzegintzan batik bat. Erretreta hartu arte egunero joaten zen Donostiako Bretxako azokara, kamioneta batean azken urteetan, baina Urumeako tranbian gaztetan. Horretarako, ordea, egunero-egunero pasa behar izaten zuten errioa etxe aurreko txanela pasabidetik. Errioko bizitza, txanela zein gabarrak, txanela-pasabideak eta errioko arrantza nahiz istorioak izan ditu, beste askoren artean, hizketagai. Goiatz Erribera parean, errioz bestaldean bizi zen elkarrizketa egin genionean, Martutene auzoko etxebizitza-eraikin berri batean, baina artean egunero egiten zuen baserrirainoko joan-etorria.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-158 | 2013 | Behe Urumearen Memoria Historikoa | Asier Agirresarobe - Josu Tellabide Azkolain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?