Pepita Etxarri Ansa
Donostia (Gipuzkoa) (1926-2019)
Biografia
Donostiako Loiola auzoko Antzietaberri etxean jaio zen, 1926ko maiatzean. Gertukoak zituen gurasoak: Antzietagoiakoa aita, Antzietabeakoa ama. Zortzi senidetan zazpigarren, elkarrizketaren unean bizi zen bakarra. 12 urte zituela, ama gaixotu eta Bretxara joaten hasi zen tratua saltzera. Urte askoan hala ibili ondoren, 32 urterekin, Kontxi ahizpa zaharragoaren bidea jarraituz, etxe ondoan zuten Kristobaldegiko komentuan klausurako moja sartu zen. Neska eta mutiko txikiei klaseak ematen aritu zen maistra, eta komentuko abadesa izatera ere iritsi zen. Bertako errutina eta zereginen berri eman zigun. Kanporako asko bordatzen zuten garai batean, maindireak batik bat. Baratzean ere aritzen ziren garai batean, sasoitsu zeudenean, barrurako, eta fruta arbola mordoa ere bazituzten orduan, baita oilo eta untxiak ere. Baina batez ere otoitz egiteak eta mezak hartzen die eguneko zatirik handiena.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-163 | 2013 | Behe Urumearen Memoria Historikoa | Asier Agirresarobe - Josu Tellabide Azkolain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute