Arabako euskara

Fondo honetan biltzen dira Ignacio Carrera Garmendia eta Imanol García Uriarte filologoek 2000 eta 2008. urte bitartean Arabako Legutio aldean egindako grabazioak (Legutio, Elosu, Ollerieta, Nafarrate, Urrunaga), baita Oletan (Aramaio udalerria) eta Zigoitiko zenbait baserritan egindakoak ere. Legutio aldeko grabazioetako batzuk 2005ean argitaratutako Legutiano aldeko euskara liburuan agertu ziren. Liburu horretan bertako hainbat euskaldunek emandako ahozko kontakizunen bidez, alor ezberdinetako informazioa azaltzen da (festak, sinesmenak, nekazaritza, gerra garaia, abereak eta landareak…) bi CD-tan. Grabazioen transkripzioak oharrez horniturik daude ulermena errazteko asmoz (aditza, lexikoa, toponimia…).

Halaber, fondo honek jasotzen ditu Xabier Barrutieta irakasleak 1984. urtean Urrunagan egindako grabazioak eta Xabier Aranburu euskara irakasleak 2010ean Maria Jesus Lopez de Bergara legutiarrari egindako bideoa.

Arabako euskararen informazioa osatze aldera, aipatu grabazioekin batera, Federico Barrenengoa Arberas jaunak 70. hamarkadan Aiarako Baranbio herrian eskuratutako testigantzak ere topa daitezke.

Arabako ahozko ondare gehiago ezagutu nahi izanez gero, ahotsak.com-en bertan Legutio eta Aramaioko hizkerak jasotzen dituzten hainbat grabazio ere aurki daitezke.

 

Zintak

KodeaDataHizlariak
LEG-052 2002 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-053 2002 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-054 2002 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-055 2002 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-056 2004 Ugarte Ortiz de Zarate, Nemesio
LEG-057 2004 Saenz de Biteri Saenz de Biteri, Jose - Saenz de Biteri Saenz de Biteri, Migel
LEG-058 2007 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-059 2007 Egino Lopez de Aretxaga, Fernando
LEG-060 2007 Biteri Mendieta, Gregorio
LEG-063 2010 Lopez de Bergara Berriozabal, Maria Jesus Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
ZIG-003 2001 Beobide Garmendia, Eleuteria
ZIG-004 2000 Beobide Garmendia, Jose
ZIG-005 2000 Unzalu Mendia, Zeferino
ZIG-006 2001 Beobide Garmendia, Eleuteria
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia