Indabak eta patatak egunero
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Indabak jaten zituzten egunero. Afaltzeko etxean berakatz-zopak ia beti. Baina etxe gehienetan patatak (porru-patatak). Txerria hiltzen zutenean erregaloak banatzera joaten zen pozik, ontza bat txokolate ematen ziotelako. Baina ez zuen momentuan jaten, etxera eramaten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: ORO-001/014
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Eta orduen zu umie ziñanien ta zein zan jatordu normala?
- Ba indababak. Egun guztitan, indababea. Ta gaubetan, gure etzean beti, berakaz-zopea. Baia jendeak, askok patatak. Baia kostunbrea zan, berakaz-zopea gabean. Ni akordetan naz aitek iminten auen han ure, honan lapiko baten, ta ure irikiten eon ordun, botaten otsozan /botatotsozan/ ogik, ogiek tostado, haik tostaute, haxe jaten gendun. Pentsau bez hoberik. Pentsau bez geuze zeragorik. Eta ni akordetan naz, txarrie hil egiten gendunean, auzotara eroaten gendun ordun, mortzillia, mortzillia ta urdai apur bet. Ta emoten ostien, etze batzutan, ontza bat txokolate.
- Zuek zenbat etxetara eruaten zeuben mortzillia?
- Ba, Sautu esaten gontsen, Sautu. Bat zan […] ta gero auzoko bi edo bi edo hiru edo hiruri edo holan.
- Ta onenak, ezta?
- Bai.
- Eta haek, batzutan…
- Eron ordun, ontzatxu bet txokolate, parrea bere ez e?
- Baiña zu, desidittten ezta noz […]?
- Deseetan haxe txokolatea eroateko etzera.
- Baiña, jan edo etxera eruaten zeben?
- Etzera eroaten gendun. Nik etzera eroaten nendun.
- Eta gero, hori jateko zan edo txokatatie eitteko esniakin?
- Ni, ez naz akordetan baina nik pentsetan dot, jan eingo gendun ze, txokalatea eiteko, ontzatxu beteaz…
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!