Altzo (Gipuzkoa)

Tximista, harria... istripuak eta konjuruak

Tximista, harria... istripuak eta konjuruak <p>Tximisten ondoriozko istripuak. Elizak omen zuen, Altzon, tximistorratza. Apaizak konjuruak egiten omen zituen ekaitza Altzotik ez pasatzeko. Baserriak ere gehiago erretzen ziren lehenago. Orduan, etxez etxe limosna eskatzen zuten etxejabeek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALO-003-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tximisten ondoriozko istripuak. Elizak omen zuen, Altzon, tximistorratza. Apaizak konjuruak egiten omen zituen ekaitza Altzotik ez pasatzeko. Baserriak ere gehiago erretzen ziren lehenago. Orduan, etxez etxe limosna eskatzen zuten etxejabeek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño gehixeo izaten zian ordun e. Ordun pararraiok eta hoik’e… ez, oain bezela jarri [barek] eta izaten zin, bai. Oiñ’e iñoiz izaten da e, baiño oaiñ gutxi e. Uain dan etxe pillakin eta… uain gutxi izaten da. Uain pararraiokin ta hoikin uste det asko…
- Leheno ez zan pararraioik?
- Ez. Lehen… elizen, elizen zan pararraioa, gaiñantzen nik ez nun iñun ikusi. Oain bai, oain, oain obra itten duenen /itteuenen/ danak jartzen due /jartzeue/.
- Ta, ordun, tximistakin ta erretako etxe gehiyo-ta izaten zan?
- Etxe errek ordun, oain baiño baserrik-eta gehio erretzen zien. Nola erretzen zien? ez dakit. Batek igual esango zizun e, Mutilon etxe bat erretzen balin bazan ta: “Beak igual emango zion”, ta bestek “Eman ziok, beak eman ziok” eta gauzek hola´re izango zien. Ta bestaldea´re, berriz, argindarrak’e badakizu nolakok zien, alanbre gorri-gorrik hor zean, etxen, ta kable ahulek eta, su hartu arazteko aiña igual ta, belarran ondon igual ta… Ez dakit. Ordun behintzat etxe erren esken jende ikeagarri ibiltzen zan. Asko, e! Asko.
- Ze izaten zan, auzoko guztiei eskatzen zitzaien?
- Limosna, limosna etxez etxe. Limosna izaten zan, nahi zunak nahi zuna eman, o ahal zuna o...
- Ta tximista zanen Santa Barbarai eo ez zitzaion eskatzen babesteko o...?
- Ordun tximista ta egualdi txarra zetorrenen, o mendi aldetiken eo egualdi itsusi zeon garaien, “Ba, harrie botako dik. Tankera txarra zeukek egualdik eta [...] apaiza hasi ote da konjuroa itten?” ta hola. Ta holako baten igual apaize zeak jantzita zean, zimitaion, bere zeakin. Ta “Ez dik hemen in, Adarra aldetik pasa dek. Adarra aldetik pasa ezkeo ondo! Hau salbatu diagu /salbatuiu/ ta“. Han... han harrapatutakok inportik ez. Beno, hoi nik esaten det, e!
- Ai, ai, ai. Konjurok iten zitun ordun apaizak?
- Bai, bai, bai, bai. Ta ordun konjuro horrena´re pagatu iten zan, e! Konjuro garie eo ez dakit, zerbaitte izaten zan urtero pagatu beharra. Bai. Oain ahaztuta nao ni kontu hoik baiño... babarruna uste det izaten zala, garie’re bai, ta... holoko gauzek. Diruik ez zan ta garikin eo ahal zanakin.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia