Gabiria (Gipuzkoa)

Talogileek alkandora zuria eta gona urdina

Talogileek alkandora zuria eta gona urdina <p>Alkandora zuria eta gona urdina erabiltzen zuten taloak egitera joaten zirenean. Haren gainetik, amantal moduko bat. Eliz-atarian kokatzen ziren gehienetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alkandora zuria eta gona urdina erabiltzen zuten taloak egitera joaten zirenean. Haren gainetik, amantal moduko bat. Eliz-atarian kokatzen ziren gehienetan.

Transkripzioa

- Euxebi, ze erropa eaman zendun?
- Ba, gu jun giñen lehenbizikon, holaxe bata bat, y un esto crudo, un esto, como una... tenía otra, ebaltzen non sin mangas, jaietan ta txukun antzen eon behar. Beste zea bat, mantal bezela. Baiño mantala ez zan, hola zea bat. Oaindio ganbaran dauzket danak.
- Baiño erropa espeziala zan egun hartako?
- Gero hasi giñen espezialakin. Hor hasi zien espezial jun behar gendula ba: “faldas azul marinos y camisas blancas”. Ordun'e edarki, edarki danok, muy bien.
- Euxebi, ordun, egun hartan, Leazpin aittu ziñeten talo eitten, eta berriz deittu zizuen, beste nunbaittea juteko?
- Bai, berriz'e herria, berriz'e herria.
- Handik hasi ziñeten muitzen?
- Bai.
- Ta beti lau lagun ibiltzen ziñeten?
- Ez, geo gehiau hasi giñen. Ez zeon buru emateik, lau bakarrik.
- Eta eskolan bat eo bazenduen? Eakusten ziozuen bestei talok eitten?
- Hori norberak ikixi behar izaten do, norberak ikixi behar. Batzutan okartxego igual irtengo zizun, baiño norberak ikixi behar. Bai. Esaten giñen: “hala, saiau etxen hasten, ta hurrengoako hobetogo eingo itzue”.
- Talok eitteko pueston bat zeukezuen?
- Bai. Eliz atarie hartu genduen. Zeatio, lehen eitten gendun plazan, baiño plazan'e peligroa jotzen zon. Eurie eitten bazon ez zeon eitteik, busti eitten zan. Ta jendea, dana holaxe kolea eoten zan, zai. Geo esan gendun, “ba onen-onena eliz atarie deu. Han behintzat ez gea bustiko”. Ta geo eliz atarin eitten gendun. Baiño urte askon.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia