Elgoibar (Gipuzkoa)

Umeak gozozaleak

Umeak gozozaleak <p>Umetan amak esaten zizkionak gosaritan esnea eta artoa jan zitzan. Azukrea ondo neurtuta ematen zion amak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan amak esaten zizkionak gosaritan esnea eta artoa jan zitzan. Azukrea ondo neurtuta ematen zion amak.

Transkripzioa

-Nere amak esaten zian eze hola... Hor goixan errota bat euki giñuan, errotia, han ixotzen genduzen artua ta garixa ta. Eta gero etxian ogixa ein; ta artua, arto-torta ein eta artua ta esnia ta. Artua ta esnia baiño kafia ta esnia nahixao izaten giñuan guk. Ta amak esaten ziun eze: "Zuek azukre gozuak erretzen zaittu. Halako lekutan umiak edarrak, potolo-potoluak, ta Irunakortan eta, han errotia zeuan tokixan umiak potolo-potoluak, eta gu mehe-mehiak, ta harek esaten: "Zuek bai ba, kapia ta esnetxua jaten dozue azukriakin eta. Harek bai ederrak!". Esaten ziun. Baiña guk gozua jatia nahi azukriakin kapia ta esnia nahixao.
-Orduan azukarra gutxi, ezta?
-Azukarra, eneee! Azukarra kontauta. Amak kotxaratxuakin neurtuta ematen ziun guri.
-Eta eztixa ez zeunken?
-Eztixa, ez zauan erlerikan gurian. Ez, ez zan, erlerik ez genduan eukitzen. Baiña eztixa, erosi ere zer orduan? Erosi ere gitxi. Erosi gauzia gitxi gure gazte denporan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia