Eibar (Gipuzkoa)

Plaza zaharra

Plaza zaharra <p>Plaza zaharra. Behean arrandegia zegoen, goian harategiak, berdura... Harategian behi eta txerri okela. Eibarren denetik zegoen. Oiloak bizirik saltzen ziren. Berak ere lumatzen zituen. Ez zen oilaskoa egunero jaten. Arrandegian, legatza, antxoak, sardinak; bera ere laguntzen egoten zen. Erreal bat platerak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-025-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Plaza zaharra. Behean arrandegia zegoen, goian harategiak, berdura... Harategian behi eta txerri okela. Eibarren denetik zegoen. Oiloak bizirik saltzen ziren. Berak ere lumatzen zituen. Ez zen oilaskoa egunero jaten. Arrandegian, legatza, antxoak, sardinak; bera ere laguntzen egoten zen. Erreal bat platerak.

Transkripzioa

- Eta plazia, esan dozu, plazia, orduan, ondo ezautuko zenduan plaza zaharra.
- Ondo, ondo.
- Han ze saltzen zan han plazan?
- Danetik. Beheian arrandeixa ta eskillarak igota, ba, karnazerixak eta berduria ta dan-dan-danak. Plaza edarra zan ha.
- Eta karnazerixia ta, ze izaten zan orduan okelia…?
- Ona
– ...txarrixa edo bildotsa edo…?
- Ez, ez, ez. Terneria eta txarri… zera be bai okelia, baiña danetik egoten zan Eibarren e, Eibar aberatsa izan da. Edo behintzat saltzen zana.
- Eta, orduan, animalixak-eta, bueno, ba, ez dakit, oilluak eta…
-Oilluak-eta basarrixan egoten zian, eta arrautzak-eta plazara.
- Bizirik salduko ziran askotan ez?
- E?
- Bizirik salduko zirala oilluak eta.
- Bai, bai, bizirik, bizirik. Ta gero etxera... Neri inpresiño bat emoten estan… Gure amak oratu zereri, oillaskua, hankak eta zera hartuta, eta nik samiari oratu ta dzi-dza-dzi-dza kutxilluakin. Ai! Inpresiño bat eitten estan! Baiña ein ein bihar. Orduan gurasuak esaten ebena ein ein bihar zan.
- Bai, bai. Eta, gaiñera, oillaskua ez zan egunero jango.
- Ez, porzierto, “artículo de lujo” zan orduan oillaskua.
- Eta bizirik erosten zan.
- Bizirik erosten zan, ta gero etxian hil.
- Eta lumatu.
- Eta gero lumak kendu ta lapikora edo erre edo… Orduan “artículo de lujo” zan, e, oillua! Gaur, e…
- Eta arrandeixan ze saltzen zan orduan?
- Ba legatza, antxoak, sardiñak… Ene… Gurian goixan ekagun arraindun bat, ezta? Ta gu txikixak, gaztiak, eta beti esaten zeskuan: “Bueno! Saltzen badozue, gero zeoze emongo dotsuet”. Bazkaittara juaten zan bera, ordubatian, por ejenplo, eta gu ordu bixak arte edo ordubetian saldu eitten genduzen antxoak. Eta gure ilusiñua…! Gero dirua gordetzen gentsan hantxe andriari ta... Errial baten flaterkaria. Errialian e, orduan! Erriala asko zan orduan!
- Eta, orduan, ez zan pixatzen? Flaterkadia?
- Flaterkadia. Pixauta be bai, baiña holan etortzen zianian eskera ta salgei, ba, saltzia komeni! Etxian gelditzen bajatzu, ba, estropeau. Eta ene! Hartu flatera ta... erriala. Ta erriala orduan asko zan!

Egilea(k): Ane Atristain

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia