Arrautza gordina jan zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-105-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Olatz Sansebastian
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ZAR-105/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Beste behin in genun, ba, guk polita: oilluak arrautzak jartzen zituela, ta habiya billatu gendun belar pillan, ta esan genun: “Oi! Behiñ’e arrautza gordiña ez diñau jan, ta arrautza gordiñak jan ber dizkiñau”. Ta “Bai, ogi gabe ta nola jango diñau?”, “Hi jun hai, ta ekarri zan ogi koxkor bat, etxian harrapatu zan”. Hala ekarri zun batek, ahizpa batek belar pilla, ogi koxkorra. Ta esan genun: “Bueno, hartu arrautz bana, ta arrautzak jan ber dizkiñau”. Ogi pusketa sartu arrautzetan, ta arrautz gordiña jaten ai giñan ta baaa! Hua nazka azkenian! Akabo gure arrautz-jatia, han bukatu zan. Gordiñik nik geyo ez det jan arrautzik, hua nazka hua! Enteratu baldin bazian gure itxian, guk han belar pillan, orduan, arrautza jan giñula...
Egilea(k): Olatz Sansebastian
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!