Zarautz (Gipuzkoa)

Baserriko abereak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-105-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian izandako abereak aipatzen ditu. Bi idi gaizto izan zituzten, eta haiekin izandako komeriak kontatzen ditu. Asko maite zuten beren txakur bat, ehiztari ona baitzen. Oilategia ere bazuten, eta oilar bat oso gaiztoa zen. Arrautzak biltzeko izaten zituzten gorabeherak kontatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze animali zenuten baserrian?
- Guk giñun, ba, beyak eukitzen giñun hamar. Ta egun, bolara batian euki giñun lau idi, ta bi zian txikiyak, baiña gaixtuak. Ta batian anayak esan zian “eaman hitzan idi habek larrea han gora”, ta eraman nitun, ta geo ba, hamaikak aldian eo etxea ekarri ber nitun. Ta jun nitzan billa, eta batek atzetik segi zian. Uuuu, hua bildurra! Iyo nitzan sagar-arbola baten gaiñea, ta beak behetikan beiratu iten zian; ta harek handik alde in arte sagarran gaiñian han eon nitzan. Ta geo itxea etorri nitzan ni haiek gabe, bai azkar asko korrika. Esan nion etorri zanian: “Aizak, nik ez dizkiyat idiak ekarri e? Han mendiyan daudenak”, “Zeatik ez ditun, ba, ekarri?”, “Atzetik segitu in ziak batek”. Geo bea jun zan, ta beai “lo mismo”, beari’re segi in zion. Eta gero ezin uztarriya jarri, ta ezin in izaten zitun. Bai ba, jotzen hasten zan ta. Gero aitak saldu in zitun. Hua poza hayek saldu zitunian beak. Txintxuak izan bazian ez zitun salduko, gaixtuak zialako eraman in ber izan zitun. Ta geo, bagiñeuzkan hiru txakur, bat arratoi-txakur txiki-txiki bat, oso polita. Ta egun batian, sei arratoi harrapatu erreka baztarrian, ta errenka-errenkan jarri zitun. Ez dakizu ze ederki jarri zitun! Ta hua maiteo giñukan! Basoa juten baldin bazan, trikuak’e billatzen zitun. Beste bat katian lotua eukitzen gendun, ta bestia ehizekua. Egun batian bost erbi harrapatu zitun, ta bat txiki xamarra zan erbiya, ta esaten gendun: “Hau? Hau haundiya iten kayolan jarriko deu”. Jarri genun kayola txiki batian, eta bazeon, ta bazeon, ai zan ederra iten, baiña igesi in zigun. Ta esan genun: “bai, hemen eongo den, ba, ta txakurrakin berriz’e billatuko diñau”. Ibili giñan, baiña ez genun billatu. Hogeita hamar bat oillo’re eukitzen giñun, eta bi oillar: ta bat jokurako eukitzen giñun. Hua gaixtua... danai segika. Bai, hua oillotokitikan ateratzen zanian, hanka jaso bihar izaten giñun guk, mantsuagatik itxea. Ta “Oaiñ’e zer den?”, “Oillarra segika”. Ta esaten nun: “hori ez baldin badezue oillotegitik kentzen, ez naiz geyo jungo oillotogira”. Geo ata pilla bat’e bagendukan, ta hayek juten zian beti erreka, ta ikasi zuen errekan arrautzak iten. Ta iñork ez gendun jun nahi izaten errekako arrautzak jasotzea. “Jan iten dituzue, ba, jan. Ta errekatikan arrautzak ekarri nahi ez. Ala! Goiko errekan hasi eta beheraiño pasa dana, aber zenbat ekartzen dituzuen”. Batzutan bost ekartzen giñun, bestetan hamar, ta ba!

Egilea(k): Olatz Sansebastian

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia