Antzuola (Gipuzkoa)

Maristen abitu-hartzea

Maristen abitu-hartzea <p>Maristen komentuan urtean behin mutilek abitu-hartzea izaten zuten. Ospakizunerako bazkaria Ondarretik eramaten zuten. Uztailaren bian izaten zen. Gauzarik gehienak etxean prestatu eta furgoneta batean eramaten zituzten komentura. Oilaskoak Errotabarriko okindegian erretzen zituzten. Marianistetako ikasleak erdaldunak ziren denak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maristen komentuan urtean behin mutilek abitu-hartzea izaten zuten. Ospakizunerako bazkaria Ondarretik eramaten zuten. Uztailaren bian izaten zen. Gauzarik gehienak etxean prestatu eta furgoneta batean eramaten zituzten komentura. Oilaskoak Errotabarriko okindegian erretzen zituzten. Marianistetako ikasleak erdaldunak ziren denak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero itten giñuana zan, maristak egon ziren hemen, komentua. Eta han urtien behin itten zeben zera, abitua hartzeia, mutil gaztiak. Eta harutz geuk eruaten giñuan bazkaixa, gero zerbiu bihar izaten geuen bazkaixa. Furgoneta baten plater ta ontzi ta horrek danak gertau eta hantxe zerbitten giñuen bazkaixa.
- Bazkaixa bertan preparaitten zeuein edo tabernan?
- Gehixena etxien gertauta erueten genduen, eta oillaskuak Errota Barrin edo panaderixan erre eta harek han zerbidu, gaiña “dos de julio, dos de julio”. Bai, lan asko egitten giñuan orduan e?
- Orduan maristak abitua hartzen, urtero baten batek hartzen eben?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Mutiko pillia, Burgoskuak eta hola ziren, kanpokuak ziren.
- Euskaldunak gutxi?
- Ni ez naiz akordatzen euskaldunik iñobez. Neure akorduan ez.
- Hemen Antzuolarrik ez zan fan?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Geu juten giñen haraxe bazkaixa serbitzera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia