Ordizia (Gipuzkoa)

Otorduetan denetik jaten zuten

Otorduetan denetik jaten zuten Eguneroko otorduetan potajea eta berdura jaten zuten. Azukre eta olioaren errazionamendua ezagutu zuen, baina goserik ez zuten sekula pasa. Denda asko zegoen Ordizian eta baten aipamena egiten du. Arraina jaten zuten tarteka eta igandeetan jaki berezia izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eguneroko otorduetan potajea eta berdura jaten zuten. Azukre eta olioaren errazionamendua ezagutu zuen, baina goserik ez zuten sekula pasa. Denda asko zegoen Ordizian eta baten aipamena egiten du. Arraina jaten zuten tarteka eta igandeetan jaki berezia izaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduko eguneroko etxeko otordutako jana ze izeten zan?
-Hara! Nik egie esaten dizut, garbantzue zala, lentejak ziela, porru-patatak. Danetatik, danetatik. Nik egie, ordun razionamentue esaten zen bezela ta, bai, baiño faltaik ez.
-Ze izaten zan razionamentue?
-Azukrea, olioa, bi gauza horik, eta jaboie ez dakit, baiño gauza horik bai. Eta tabakoa ere uste det; aittentzako-ta izeten zan, kajetilla oaingo hauek ez, pakete haundik; berak eitten zittun zigarrok hola papelakin bittu ta; askok itten due, ba hori. Eta, este..., bestela dendak bai. Beste bat´e bazeon, Bilore esaten zioena, beheratxuao, Plaza Garagarzatik behera. Asko, denda asko.
-Eta angulak eta izaten al zien ordun? Esaten da gaur baiño gehiago izaten zala angula ordun eta.
-Angulak izen bai, eta gaur errekatan ez dagola ezertxo ere, kangrejok berak´e bai etxen ikusten nittuen ekarrita.
-Arraiñe jaten zenun?
-Bai, bai. Antxoak, sardiñak, peskadillak, kariokillak, peskadillak, noizin behin, ez beti. Beti iganden, ordun, beti estraordinarioa pixkat. Igandetan beti izeten zan. Jateko kontun ondo. Klaro, gerra geroko kontue beti esaten zan jesus! Ez, goseik ez. Basarritik e, nola giñen zaharrenak, lagundu´re bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia