Ordizia (Gipuzkoa)

Ordiziako azoka lehen eta orain

Ordiziako azoka lehen eta orain Ordiziako azokak orduan eta gaur dituen ezberdintasunak aipatzen ditu. Azokatik eta dendatik erosi ohi zuten etxerako jana.
Ordiziako azokak orduan eta gaur dituen ezberdintasunak aipatzen ditu. Azokatik eta dendatik erosi ohi zuten etxerako jana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ordiziko ferira juten al ziñeten zuek?
-Bai, bai, bai. Bai-bai-bai-bai.
-Saldu ez zenuen ezer egiten, ez?
-Ez, ez, ez.
-Nolakoa izaten zan orduko ferie, gaur bezelakoa?
-Ez, gaur nik usten det daukela indar gehio eta... Jende asko ibiltzen da, kanpotiken e asko etortzen da, zeatik asteazkenen, esan nizuna [...], ba etorri nitzenen, jesus!, arboledatik hasi eta..., baiño eske ikaragarri.
-Eta ordun ze izaten zan, bertako jendea gehio?
-Bertako jendea gehio. Oaiñ kanpotiken e, eta gero basarritarra ere asko baiño, ondoko Olaberria, Idiazabal o Gainza, alderdi horietako jende asko. Eta gero etortzen die ba berdurakin.
-Orduan ze puesto egoten zien, zer saltzen zuten?
-Gaurko aiñeko, oain bezela, hainbeste puesto ez.
-Zer izaten zan, ganadue-ta egoten zan?
-Ganadue bai. Ardiik, ganadue-eta, eta txerrie eta, ba Plaza Garagarzan.
-Eta erropak-eta gaur bezela?
-Ez, hori ez naiz gogoratzen, ez. Plazan bertan, oaiñ egoten dan bezela berdura eta hainbeste gauza, ba ordun egoten zan plazan puestok erropana, jertseek diela o kamixetak o prakak, berdin tzaio, danetatik. Egoten zan plazan, eta egoten zan puesto asko. Hori bai, buelta guztin, hori ezautu det nik ia gaztetan.
-Eta normalean zuek azokatikan zer erosten zenuen? Dana azokatik erosten zan?
-Ez, ez, ez, dendatik. Ordun tzaren denda asko, guk hamen bertatik bertaa, oaiñ danak etxek in die, baiño ordun bazeon Usabiaga, Mafre dagon tokin, hor zeon denda Usabiaga, berana zan. Denda haundie, almazena-re haundie zeukeben. Eta amistade haundie. Eta gero pare ere, nola da, Joyería Hidalgo, Hidalgo, hor e zeon beste denda bat saltzen zuena danetatik.
-Eta azokan erosten zana ze izaten zan?
-Bueno ba, azokan erosten baziñun, berdura eta holako gauzak. Baiño eske ezta etortzen, ordun e etzan asko etorriko, ez naiz asko gogoratzen baiño, ordun gutxigo oraindik, gaur da etortzen dana...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia