Zarautz (Gipuzkoa)

Emakumearen egitekoak baserrian.

Emakumearen egitekoak baserrian. Senarrak baserrian lan egiten zuen. Baserriko lan-egun bat nolakoa izaten zen. Aitaginarreba goiz jaikitzen zen eta asko laguntzen zien lanean. Goizean azokara joaten zen saltzera eta arratsaldean hurrengo egunekoa prestatu, arropak konpondu..

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-004-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Senarrak baserrian lan egiten zuen. Baserriko lan-egun bat nolakoa izaten zen. Aitaginarreba goiz jaikitzen zen eta asko laguntzen zien lanean. Goizean azokara joaten zen saltzera eta arratsaldean hurrengo egunekoa prestatu, arropak konpondu..

Transkripzioa

- Ta, bestela, bera, berak baserriyan iten zun lana gizonak?
- Nola?
- Baserriyan lana.
- Bai, baserriyan bai. [...].
- (A) Bost ume, ta baserriyan lana in ta.
- Ta zuk baserriyan ze lan iten ziñun? Danetik?
- Ze?
- (A) Baserriyan ze lan esaten du honek.
- Zeiñek?
- Zuk, zuk, ze lan?
- Nik?
- Bai.
- Baserriyan?
- Bai.
- (A) Danetik.
- Etxe ta kanpo nik lana, ahal deten guztia. Etxeako zeoze izango baldin bazan, eiñ ahalein guztia.
- Kontatu eun batian ze ordutan jaikitzen ziñan, ta ohera jun arte ze iten zendun eun batian.
- E?
- Eun batian, jaiki goizian...
- Bai...
- ...ta oheratu arte ze iten zendun komentatu.
- Nik?
- Bai, aber.
- Ze ingo nitun, ba?
- Ze ordutan jaikitzen ziñan?
- Ordun? Ze ordutan? Zortzirak aldian, edo. Aitaiñarreba gendukan oso ona. Goizo jaikitzen zan, ta bea jardutzen zan sua in ta, han, guri pixkat horrela zeatzen, launtzen goizian goizo, bai. Eta ordun, ba, guk ere ba, umiakin ta nola giñaben, erreztasuna gendukan pixkat ohian gehio eoteko, eta. Holaxe, [...] giñan.
- Gero?
- E?
- Jaiki ta gero?
- Jaiki ta gero? Beno, esan dana. Azoka 're etorri behar gendun, ta! Beste gauza asko. Hura 're prepaatu in behar izaten gendun. Azokako gauzak 'e pronto jarri bihar izaten zian, ta. Ba al dakizu?
- Ta gero, azokatikan ze ordutan etxea?
- Oain baiño goizuo. Oain berandura arte eoten da jendia. Ordun pixkat lehentxuo juten giñan etxea. Ordun jendia goizuo moitzen zan etxea juteko.
- Ta gero, etxera jun ta gero, ze iten zenuten?
- Bazkaldu! Pronto baldin bazeon...
- Bai, ba. Zu azoka etorrita, nork prepaatzen zun bazkaia, ba?
- E?
- Bazkaia nork prepaatzen zun?
- Bazkaia? Bueno, igual goizo zeatuta, edo bezperan edo moldatuta edo igual ta, holaxe. Bazkaia baita ere han gelditzen zana, suegrak 'e bai, han eoten zan da, harek 'e bazkaia zuzendutzen zun. Ez zan bezperan ibili beharrikan. Hura han eoten zan, etxian.
- Ta gero atsaldian ze iten zendun, atsalden?
- E?
- Atsaldean ze iten zendun?
- Atsaldian?
- (A) Arratsaldian!
- A, arratsaldian? Bai, arratsaldian 'e, ba, izango zan ba hurrengo euneako tratua prepaatu beharra.
- (A) Eta berriyak in behar badia ipiñi in behar, letxuak eta ipini behar hua. Eaman in behar bazan[...]. Etengabia!
- Ipini in bihar danak, moldatuta, ipini in behar pronto. Ta igual zeoze, astuan pasta puskauta ta haura 're konpondu in behar ta, milla gauza! Konponketa 're in bihar da ta! Harek ere... erropa zaharrak ere igual etenak eukitzen ditue ta, barrenak zeatuta, urratuta igual ta, haiek ere zuzendu in behar, ba al dakizu. Josten ere iñ in behar.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia